"Bergarako gaztetxeari, eskerrik asko!"

Erabiltzailearen aurpegia Leire Ibarzabal 2013ko urt. 14a, 01:00

Pasa den abenduaren 22an Bergarako Orkestra Sinfonikoak eta Udal Musika Bandak...

... Gabonetako kontzertua eskaini genuen Udal Pilotalekuan, urtero bezala.

Kontzertu ostean musikariok afari eta festa ederra izaten dugu, urtean zehar egindako lana eta esfortzua premiatzeko. 

Afaria eskola publikoetako jangelan egin izan dugu, eta aurten, bertako konponketa  obrak direla eta, lokal gabe aurkitu gara. 

Musikari asko garenez lokal handia behar izaten dugu eta… zer hobeto gaztetxean egitea baino!

Gazte Asanbladarekin  harremanetan jarri, arazoa azaldu eta honen baietza jaso ondoren, afaria bertan egin dugu. 

Gazte Asanbladakoak zoragarri portatu dira eta lokala musikarion erabilpen osorako prest izan da momentu oro. 

Behar izan ditugun guztietarako, janariak eta edariak eramateko, festa antolatzeko… ez dugu inongo arazorik izan eta norbere etxean bezala sentitu gara, ederto asko eta gustura. 

Eskerrik asko, Gaztetxea osatzen duten guztiei, Bergarako Orkestra Sinfonikoko eta Udal Musika Bandako musikari guztion izenean. 

Gazte Asanbladak izan duen jarrera esku zabala ez dugu inoiz ahaztuko.

--------------------

Leire Ibarzabal Beitia

(Bergarako Orkestra Sinfonikoaren eta Udal Musika Bandaren izenean)

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak