"Agur eta ohore, Hugo Chavez komandantea"

Erabiltzailearen aurpegia Kirmen Gaztelu 2013ko mar. 13a, 01:00

Askapenak, Euskal Herriko Erakunde Internazionalistak, Hugo Chavez Frias komandantearen heriotza dela eta...

... Venezuela bolibariarrari besarkadarik iraultzaile eta sentikorrena bidali nahi dio. 

Ukaezina da berri latz honek eragin digun samina euskal herritarron bihotz internazionalistetan, eta ukaezina da duela 15 urtetatik hona errepublikako buruzagi eta prozesuaren ikur izan denaren heriotzak suposatu duen galera Inperialismoaren aurkako borrokan.

Herri antolatu honek duda izpirik gabe jakingo du aurrera egiten, hain justu, iraultza bolibariarraren etsaiek desestabilizazio eta intoxikazio makineriak azkartuko dituzten garaiotan. 

Milioika lagun dira, lehen bezala orain, hasitako prozesua sakondu eta sendotuko dutenak. 

Venezuela bolibariarra izango da! 

Orain eta beti! 

Euskal Herritik gure konfiantza berrestu nahi dugu Venezuelako herri langilean, atzera bueltarik ez duen prozesu iraultzailea aurrera eraman dezan. 

Prozesu bolibariarraren borrokak eta lorpenak izaera estrategikoa dute sistema bidegabe eta kriminal hau gainditzea helburu dugun herri guztiontzat. 

Honegatik Euskal herritik gure elkartasun internazionalista eta iraultzailea berresten dugu iraultza bolibariarrarekin, gurea ere badelako.

Hamaika herri, borroka bakarra!

--------------------

Kirmen Gaztelu

(Askapena erakundeko militantea)

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak