"Askapenak 25 urte: azaroaren 10ean, Debagoienetik Altsasura"

Erabiltzailearen aurpegia

Duela 25 urte sortu zen Askapena...

... zapalduok elkar hartu eta beste mundu baten alde egiteko desioan. 

Jakitun, betiere,  gainerako herriei egin dakiokeen mesederik handiena gure askapen nazional eta soziala gauzatzea dela. 

Ordutik hona, herri langileen arteko joan-etorriko elkartasunak ez du etenik izan. 

Euskal Herriak jaso duen bezala elkartasuna, eman beharra dauka elkartasuna. 

Kapitalismoa eta inperialismoa ahultzen dituzten prozesuak babestu behar ditugu, eta horretan ari gara mundu arabiarrean, iraultza bolibariarrean, jatorrizko herriekin, Europako ezkerrarekin eta estaturik gabeko nazioekin. 

Azaroaren 10ean, internazionalistok hitzordua daukagu Altsasun. 

Auzatea, joaldunak, txalapartariak,  zanpantzarrak, trikitilariak, material postuak, bazkaria, Porrotx eta Irrien Lagunak, ekitaldi internazionalista,  Rojo Cancionero, Salvador Amor, Gabriel Ortega, nazioarteko gonbidatuak, Herriak Gora martxa internazionalista, Vendetta, Obrint Pas, Los Zopilotes Txirriaos...

Eskualdetik busak egongo dira. 

Aretxabaletan 09:00etan (tiketak urbaltzen),   Arrasaten 09:15ean (tiketak Iratin), Oñatin 09:30ean (tiketak Arranon) eta Bergaran 09:45ean (tiketak Herrikoan). 

Itzulera, berriz, 05:00etan izango da.

--------------------

Kirmen Gaztelu

(Arrasateko Askapenaren izenean)

Arrasate

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.