Patinaje azoka?

Erabiltzailearen aurpegia
Zapaturo Bergarako azokara jende asko joaten da bertaratzen diren baserritarrei eta bertan dauden postuetan erosketak egitera.

Adinez denetariko jendea joaten da, baina adineko jendea da goizean bertan gehien ibiltzen dena; eta hau zergatik diot? Ba eguraldi ona egiten duenean, ez dago arazorik zoruarekin, baina euria egiten duenean bereak eta bi ikusten dituzte bertan erosketak egiten dabiltzanek lurrera ez jausteko; bertako lurra baldosazkoa da eta, gainera, lurrean kristala ere badago. 

Gainera, Gabonetan, nire aita bertan lurrera jausi zen, eta zorionez ez zitzaion ezer gertatu. Beraz, Udalari eskatu nahiko nioke herrian zehar irisgarritasun plana kontuan hartu eta aurrera eramaten duen bezala, kontuan har dezatela arazo hau eta lehenbailehen eman diezaiola irtenbide bat, zerbait larriagoa gertatu aurretik.

----------

Jasone Zabala

Bergara

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.