Eraso informatikoak saihesteko sistema diseinatu du MUk

Erabiltzailearen aurpegia
Goi Eskola Politeknikoko Telematika eta Segurtasun taldea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzarekin, eraso informatikoengatiko alerta sistema diseinatzen ari da. Euskalert da proiektuaren izena, eta zerbitzari ahulen sarea sortzeko asmoa du Euskadin, sareko jarduera gaiztoak behatzeko asmoarekin. Guzti honen gainean Urko Zurutuza MUko ikertzailea Teknopolis saioan aritu zen. Bideoa duzue ikusgai azalpen eta informazio guztiarekin.

 

Enpresa eta erankundeendako

Piratei iruzur egitean datza, piraten erasoek nola funtzionatzen duten ikusteko eta horrela erasoak ekiditeko. Hain zuzen, Euskalert-ek denboraz funtzionatuko duen alerta sistema bat izatea ahalbidetuko die enpresa eta erakundeei, baita erabilera zientifikoa duten erasoen biltegi zentralizatu bat izatea ere.

Zehazki, Euskalert proiektua bere bigarren fasean aurkitzen da. Sarearen zabaltze fase batean datza, eta aldi berean, sareko sentsoreetako aktibitatearen emaitza batzuen argitaratzea ere webgunean.

Erasotzaile nagusiak

Euskalert 

  proiektuaren webgunean  azken hilabeteko bost erasotzaile nagusiak azaltzen dira. Lehen postuan, Estatu Batuak dago; bigarren Txina; hirugarren Ingalaterra; laugarren berriro ere Txina eta bosgarren Taiwan dago zerrenda honetan.

TEKNOPOLIS SAIOA - URKO ZURUTUTZA MUko ikertzailea

 

 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.