Arriolabengoa, Manex Agirre eta Igoa Arabako Bertso Txapelketako finalerdietarako sailkatu dira

Erabiltzailearen aurpegia
Joan den asteburuan jokatu ziren Oionen eta Zalduondon azken bi kanporaketak eta Asier Otamendik eta Rikardo Gonzalez de Duranak bildu zituzten puntu gehien.

Oionen aramaioarrak fin ibili ziren: Andere Arriolabengoa ariketa guztietan erregular jardun ostean, bigarren postua eskuratu zuen. Xabi Igoak, aldiz, aurreneko txapelketa zuen arren, ale politak utzi zituen saioan zehar. Hirugarren eta azken kanporaketa Zalduondon jokatu zen. Rikardo Gonzalez de Duranak lortu zuen puntuaziorik handiena eta, hortaz, finalerditarako zuzeneko txartela. Iker Agirrek saio txukuna egin zuen arren, finalerdietatik kanpora gelditu da.

Finalerdiak: martxoak 15 eta martxoak 22

Martxoaren 15ean Zigoitiako kultura etxean kantatuko dute Manex Agirrek, Gonzalez de Duranak, Juaristik, Lopezek, Mendigurenek eta Viñasprek, 17:00etan;

Martxoaren 22an Aramaioko kultura etxean kantatuko dute Otamendik, Enbeitak, Arriolabengoak, Sanchezek, Pereak eta Igoak.

Apirilaren 4an Printzipal antzokian jokatuko den finalean sartzen saiatuko dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.