"Erre eta kito?"

Erabiltzailearen aurpegia Jexux Urmeneta 2013ko ots. 15a, 01:00

Zaborraren bilketari eta kudeatzeari buruz behin eta berriro idaztea alferra eta aspergarria omen da.

Afera honi buruz egunkari honetan sarritan azaldu dira gure iritziak, gaur, hemen eta munduan beste ezer garrantzitsuagorik egongo ez balitz bezala. Baina atez ateko sistemaren aurka agertu diren taldeen jardunaz hitz egitea komenigarria da, eta, ahal dela, gai korapilatsu honi irtenbide bat aurkitzea. 

Azkenaldi honetan Bergara Garbia plataforma buru-belarri ari da, nahiz eta aurreko astean Udalari hitzarmen baten proposamena egin zion, eta azken hau baikor moduan hartu behar dugun. Edonola ere, talde honi behin baino gehiagotan galdera zehatza egin diogu hainbat iritzi idatzitan, eta berriro errepikatu behar zaio, zeren eta galdera egindako bakoitzean erantzunik gabe utzi baikaituzte: errauskailu baten kokapenaz erabakia hartzerakoan nori dagokion ez dakigula –agian udalaren baimenaz Aldundiari berari dagokio edo...–, eta Bergaran jartzea gertatuko balitz, orduan plataformak zer esango lieke herritarrei, ze iritzi izango luke honen gainean? Hipotesi honetan, nola azalduko liguke, erreferendumez ala baietz borobila emanez?

Hemen gerta daiteke garai batean Lemoiz herrian gertatutako gauza bera; hau da, Euskal Herri osoan jendea bere eguneroko patxadaz zebilen bitartean, kostaldeko herrietako bizilagun kopuruaren %99 zentrala ez jartzearen alde zebilen jo eta ke. 

Atez atekoaren aurka ari direnek eskubide osoa dute beraien alternatibak plazaratzeko, baina oraingo honetan aholku bat luzatu nahi diet horiei: Gipuzkoako Aldundian sartu berri direnei, kortesia politikoaz bada ere, hainbat maila ezberdinetan dituzten plangintzak egiten uztea eta herri bakoitzean zaborra biltzeko sistema hori abian jarri eta handik urtebetera emaitzak aztertzea, eta ondoren, denon artean zer egin ikusiko dugu.

Orain arte beste hainbat lege indarrean jarri dizkigute eta jendeak ezinbestean onartu behar izan ditu, hala nola leku publikoetan erretzearen debekua, autoetan oihala jarri beharra, eta abar. Zabor bilketarekin ere ezin da onartu norberak nahi duena egitea; hau da, birziklatu egin behar da, nahiz eta batzuek dena erretzea aukeratu. "Erre eta kito!" esatea ezin dugu onartu, zaborrik onena sortzen ez dena delako.

--------------------

Jexus Urmeneta 

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak