"Eskerrik asko, Aretxabaleta!"

Erabiltzailearen aurpegia

Goizeko 05:45. Jendearen aurpegietan igartzen da ez dela beste egunak bezalakoa.

Haur, gazte zein heldu kale kantoietan pilatuta daude. Bi urtetik behin pasatzen den Korrikaren zain daude denak. Urduritasuna eta emozioa ikusi daitezke kalean batutako jendearen aurpegietan. Eta han dator Korrika 18, argi koloretsuz eta musika alaiz. Atzetik, jende pila izugarria, denak euskararen alde beren aletxoa jartzeko prest. 

Egun zoragarri hau ez litzateke posible izango herritarren babes eta laguntza gabe. Gutun honekin, modu ezberdinetan Korrika lagundu duzuen guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu. Modu asko daude Korrika laguntzeko eta aretxabaletarrak denetan eredugarriak izan zarete. 

Eskerrak, beraz, Korrika Txikia edo Korrika jaiaren antolaketan parte hartutakooi, zuen ekarpen ekonomikoa egin duzuen denda, lantegi eta norbanakooi eta, nola ez, ordu txikitan zapatilak jantzi eta korrika egitera atera zareten jende pila guztiari.

Eskerrik asko eta zorionak, Aretxabaleta!

--------------------

Josu Retolaza

(Aretxabaletako Korrika batzordearen izenean)

Aretxabaleta

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.