"Aspaldiko San Nikolasak aurten"

Erabiltzailearen aurpegia Jon Petreñas 2012ko abe. 19a, 01:00

Aurten Uribarrin bizi izan dugun San Nikolasak gogora ekarri...

... dizkigu txikitako oroimenak.

Azkenaldiko San Nikolasak Herriko Plazako bolo-bolora murriztuta zeuden.

Aurten, Uribarrin, trikiti soinuz alaiturik kalejira egin da eta bertako haurrek, familiez lagundurik, kalez kale eta atez ate abestu dute eguneko kantua.

Batetik, umeek ezagutu dute benetako tradizioa zein den; bestetik, auzoa piztea lortu da. 

Horrelako ekintzek asko indartzen dituzte auzoak.

Auzotarrek ere hartu dute parte, hain giro aparta ikusita.

Eskerrik asko, horrelako ekintzak aurrera eramaten lagundu dutenei, eta ea datorren urtean ere errepikatzen den!

--------------------

Jon Petreñas, Asier Urgoitia, Iñigo Saizar eta Aitor Elortondo

(Uribarri auzoko guraso talde baten izenean)

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak