"A, B, D eta E eskola eredua"

Erabiltzailearen aurpegia

Hego Euskal Herrian, eta Nafarroako inguruak salbuetsita, jakina...

... hiru hizkuntza eredu ditugu eskoletan, denok dakigun moduan.

Izan ere, eta guztiok dakigunez, Euskal Herrian Konstituzioaren zioa da erdara dela betebeharra. 

Hau da, hemen, Euskadin, gaztelera jakitea obligazioa dela. 

Baina zergatik horrelakorik, hemen gehiengo abertzalea bagara? 

Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian, hain zuzen ere, gehiengo abertzalea.

Horrenbestez, lortzen dugunean independentzia, Euskadin Konstituzioa trantsizio berriaren zioz aldatuta edo Gasteizko Gobernuak horrela erabakita, ezabatu egingo dugu gazteleraren betebeharra eta, hala, izango da eskubide hutsa soilik, euskara bezala. 

Eta orduan, independentzian, E eskola eredua sortuko dugu. 

Horrela, euskaraz eta ingelesez bakarrik emango dira klaseak. 

Horrekin guztiarekin, gurasoek eskubidea izango dute gaztelerarik ez erakusteko umeei.

Hemendik berrehun urtera, umeek eta euskal populazioak jakingo dute euskara eta ingelesa. 

Eta gaztelera orduak, ingelesa gehiago sartuz, ondo ikasteko. 

Mundu osoa elebiduna izango da, edo eleanitza, horrela erabakiz gero, eskola orduetatik kanpo. 

Horrenbestez... gora, Euskadi askatuta! 

--------------------

Jon Otero Uribarren

Arrasate

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.