"Telebista miraria"

Erabiltzailearen aurpegia

Mekanikaria naiz, eta aspaldi informatika kurtso bat egin nuen.

Baina aho zabalik uzten naute elektronika gailuek; telebistak, adibidez.

Mendi baten dago antena erraldoi bat eta uhinak igortzen ditu telebistan ahots eta irudi higikorra sortuz? Nola da posible? Irratia, mugikorra, musika eta bideo diskoa, ordulari digitala, ordenagailua... Txundituta.

Badakizue zer den txip bat? Barruan silizioa dauka, eta euskal entziklopediak dio milaka funtzio dituela barruan. Hain gailu txikiak? Nola da posible? Nola fabrikatzen dute, mikroskopioz? Ze garesti!

Behin, ordenagailuak konpontzen lan egiten zuen gizon bat ezagutu nuen. Esan zidan txip bat gaizki zihoanean, berri zuri batengatik ordezkatzen zuela, eta gailua konpondu. Baina barruan zer zegoen ez ote zekien. Nork menperatzen du milaka funtzio horien ingeniaritza? Hain gailu txikian. Jainkotiar gizakiren batek? Magia egiten duena.

Behin, zeruan eguzkia minutu eta erdiz desagertzen ikusi nuen. Miraria. XIX. mendean, irratia asmatu baino lehenagoko euskaldunek Mari sorgina Anbototik Txindokira hegan joaten zela sinesten zuten (miraria), eta beste mila halako. Nilo ibaia itxi omen zen egiptoarrak akabatuz.

Aipatu entziklopediak dio budistak, nirvana egoera lortzean, berraragiztapen ziklo batean barneratzen direla (miraria?). Erlijio bakoitzak bere mirariak ditu, onak eta txarrak. Jainkoa ona eta txarra da. Dena da. Mirari batzuk onak dira eta beste mirari batzuk, deabruarenak. Horien artean, telebista, irratia, musika diskoa, lelotu egiten baitute.

Hiru mirari hauek debekatu behar dira mundu osoan, gizartea geldotasunetik eta morbotik ateratzeko. Gero, gerokoak. Interneten tekleatu eta irakurri egiten da; beraz, ona da. Bertan bi ordu soilik utz daiteke bideoa astean. Iraultza.

--------------------

Jon Otero Uribarren

Arrasate

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.