"Zapalkuntza psikologikoa"

Erabiltzailearen aurpegia

Argi eta garbi, azken 50 urteetan, gutxitik hasi eta askora zapalkuntza psikologikoan bizi gara...

... grina eta kultur adikzioa dela medio. 

Hiru hauek, telebistak, irratiak eta musika diskoak munduaren bihotza hunkitzen dute, eta osasuna tenteldu.

Hiru gailu hauen kontsumo itzela dago gaur egun. 

Jendeak auto edo sasi askatasunez lelatzen du burua medio hauekin, eta gero, herria gaizki doala kexu.

Zer litzateke mundua hiru gailu moderno hauek gabe? 

Lana ehuneko ehun, ziur, isiltasun osasunak giza giroetan motorra bezala herria aktibatuko luke.

Langabezia zero, giza faktorea osatuko litzatekeelako.

Norbaitek esango du herri batzuetan ez dagoela langabeziarik, nahiz eta kultur faktore hau berdin den, hots, telebista ugariz.

Baina beste faktore batzuk ere badaude ekonomiaren motorrean, ez bakarrik giza kultura eta telebista adikzioa, norbaitek probetxu jaso behar lehiakidea gaizki dabilela.

Horrela, ba, nik 25 gazte jarraitzaile nahi ditut bereganatu hiru gailu hauek debekatzeko erabaki irmoa dutenak.

Indarra erabiliz herriko tabernak isiltzeko.

Albistea urruti kutsatu dadin iraultzara ekinez.

Antolakuntza gehiagorekin odola isuri behar dela uste dut, min handia baita zapalkuntza psikologikoa.

Baina psikiatrek uste dute deabru bat naizela eta hor naukate farmakoz torturatuta, indarge, lozorro. 

Ai, mundua... 

Bestalde, Euskadin nahi ez dugun konstituzio bat dugu. 

Konstituzio horrek argi inposatzen digu gaztelania jakitea, betebeharra, eta euskara eskubide soila. 

Gero, kontuan izan mundu mailan ezarrita dagoela ingelesa harreman kultur gisa.

Beraz, mundu osoan erakusten zaie gazteei eskoletan ingelesa.

Hizkuntza bat ikastea ez da erraza eta ordu asko eta asko jardun behar da horretan, erraztasuna hartzeko.

Beraz, elebidun izan behar dute munduko gazteek, eta beste gauza asko ikasi ere.

Baina Madrilen edo Italian elebidun prestatzen badituzte, horrela ordu gehiago dedikatuz ingelesari, italieraz eta gaztelaniazko jakineko jakintzaz, zergatik hemen hiru eledun ikasketak asko eta asko konplikatuz?

Euskadik behar du independentzia eta horretarako gehiengo abertzaleaz baliatu. 

Gure gogoko konstituzio nazional batekin ezabatu gaztelaniaren obligazioa, horrela ezabatuz gaztelaniaren orduak ikastoletatik emanik gehiago ingelesa eta jakina gure den euskarari.

Trebezia hobetuko dute ingelesean eta euskaran gazteek, eta mundutarrak izango gara berdin-berdin.

Eleaniztasuna eskolatik kanpo norberaren kabu lagata.

Eta azkenik, pentsioez jardungo dut.

Psikiatriko batean nago, gogoz kontra. 

Nire erotasuna? 

Alacanteko espetxe psikiatrikoan erdaldunei, guztiei euskaraz egitea.

Jarrera politiko erradikal bat izan daiteke erdaldunei euskaraz mintzatzea, baina ez gaixotasuna, euskara frontean baitago gaztelaniarekin.

Askotan egiten nien euskaraz. Hemen Euskadin ere bai, baina gutxiagotan.

Bueno, gauza da psikiatrikotik irteteko gogoa dudala.

Guri, pazienteei, hilean 350 euroko pentsioa ematen digute, hemen gaudela gastuak ordainduta. 

Baina hara! 

Zer esan didate oraintsu Hurkoa-koek. 

Aitaren etxera joanez gero, ez didatela pentsioa igoko, ez Aldunditik. 

Ezta inongo laguntzarik eman ere.

Ni mutilzahar, eta kargarik gabe beharko nituzke 700 euro hilean, suposatzen dut nik, kanpoan bizitzeko, aita ere txiroa izanik.

Ba ez, kanpoan ere 350 euro eta kito.

Eta aita hilez gero, esan didate berdin-berdin jarraituko lukeela, laguntzarik gabe eta 700 eurorik gabe.

Ze gastu du Osakidetzak nirekin hemen? 

Izugarria. 

Beraientzat errazagoa ni kalean egotea.

700 eurorekin Informatika ikasketak egingo nituzke, saiatu lan duina bilatzen, eta abar. 

Kito!

Zoroendako laguntzarik ez, zoroetxeko infernua, eta kito.

--------------------

Jon Otero Uribarren

Arrasate

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.