"PPk ez du gogoko bakea"

Erabiltzailearen aurpegia Jon Otero Uribarren 2013ko urt. 17a, 16:00

ETAk gatazkaren auzi teknikoei buruz negoziatzea soilik eskaintzen die...

... eta Gobernuak ezetz, ez duela negoziatuko berresten du. 

Negoziatu, zer?

Amnistia eta armak entregatzea, disolbituz. 

Gobernuak ez du amnistiarik eman nahi; ba ote nahi du ETAk berez disolbatzea?

EAJ ez da Gernikako Akordioaren sinatzaileetako bat, eta ez du nahi ezta ere amnistiarik, baina ETA disolbatu eta desagertzen bada, ez zaio motiborik geratzen EH Bildurekin batzeko erabakitze eskubidearen alde eta autodeterminazioaren alde, eta hori ez du nahi PPk.

Euskal abertzaleek banatuta jarraitu behar dute, eta ETA ez da aitzakia. Jelkideek JEL, Jainkoa urrutiegi eramaten baitute eta Moisesen bosgarren agindua gerra denboran soilik apur daitekeela, edozein zapalkuntza mota irentsiz.

Eta horrela goaz, gurea ez den konstituzio bat irentsiz. 

Esaten zaigu identitate eta hizkuntza politika askatasunean oinarritu behar direla, eta lege espainolak gaztelera inposatzen digu. 

Mundua elebiduna izango da edo ez da izango, Madrilen gaztelania eta ingelesa, eta hemen euskara eta ingelesa.

Hiru hizkuntza exijitzea gehiegi da, lan itzela.

Eta gainera, nik gorroto dut inposatu zaidan gaztelera; beraz, nire semeei, erradikala naizenez, sartuko diet gaztelerarik ematen ez duten ikastetxe batean, euskara indartuz, ingelesa indartuz.

Beraz, independentzia da bidea gaztelerak ito ez gaitzan.

Beraz, PPk ez du nahi abertzaleen batasunik, eta ETA da aitzakia hori eman ez dadin. 

Zapaltzen gaituzte espainolek, kulturalki, linguistikoki, ekonomikoki, politikoki, eta ez digute ezeren barkamenik eskatu nahi, eta gu beraiei bai. 

Ederto.

Itotzen nau erdarak, baina hor konpon.

Niregatik, psikiatra lotsabako batek behin idatzi zuen: "Cuando empieza a hablar en vasco entra dentro de una fase de enfermedad crónica".

Beraz, psikiatriaren zaborra aguantatu behar.

Barkamena alde biek eskatu beharko dute; batzuek zapalkuntza politikoagatik eta gehiegikeria polizialengatik (heriotza batzuk barne); eta besteek hiltzeagatik 800 pertsona.

Zapalkuntza politikoa da nahi ez dugun konstituzioa inposatzea.

Politikariek hitz egingo dute auzi honetaz.

Izan ere, euskal gatazkan amore eman beharko dute alde biek. 

EAJk deitzen dio Euskal Herriari Euzkadi eta ezker abertzaleak Euskal Herri Askea.

Bien bitartean, unionistek ez dute soberania euskalduna laga nahi. 

Nafarroa unionista da, espainolista, eta Iparraldea frantses-zalea.

Euskadi da abertzalea, hirurak bat, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa.

Nafarroak bere bidea egin behar du; agian, hemendik 20 urtera abertzalea izango da, agian ez.

Euskadi askea posible da, amore ematen badugu, Nafarroak ez du nahi autodeterminaziorik, eta abertzaleek hura exijitzeari laga behar diogu.

Aske utzi Nafarroa.

UPN, PSN eta arrotz hori guztiori.

Gainera, monarkikoak ziren nafarrak, eta monarkiak gauza bat du, errege indartsuenari jarraitzen zaio.

Gogorra bada ere, guk amore emanda Nafarroa, Espainiak amore eman beharko du Euskadiko autodeterminazioari, gehiengo baikara bozketan.

Bigarren trantsizioa litzateke.

--------------------

Jon Otero Uribarren

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak