"Hizkuntza, batetik; EAJ, bestetik"

Erabiltzailearen aurpegia

Mundu guztian zabaltzen ari da gazteek ingelesa ondo jakin behar dutela...

...  eta gero eta premia gehiago dago eta egongo da arautzeko mundu nahasi hau. 

Baina Euskadin, munduan elebitasun orekatua dena, eleaniztasuna exijitzen diegu gaztelera dela eta, hiru hizkuntza, eta zaildu egiten zaie gauza.

Hizkuntza bat ikastea ez baita gauza erraza.

Milaka urtean euskara izan dugu hemen, eta harro gaude horretaz; gaztelera etorri zen eta orain ingelesa.

Etorkizunean zer etorriko ote da, esperantoa?

Munduan indar handien duena ingelesa da.

Baina Konstituzioak inposatzen du gaztelera, eta mila aldiz esan dute gure politikariek ez dugula Konstituzio espainolik nahi hemen, Euskadin.

Zer bide dago?

Gehiengo abertzaleak erreferendum bat antolatu independentziari buruz hiru lurraldeetan, ez baitiogu beldurrik ejerzito espainolari antzina bezala, Europaren barne.

Independentzia irabaziz gero, gure Konstituzioan ezabatu gazteleraren  behartzea.

Gure ikastetxeetan kendu gazteleraren betebeharra eta ingeles gehiago sartu.

Hiru hizkuntzarekin ez dute buruhausterik izango gure umeek eta euskaldunak izaten jarraituko dugu.

Bestetik, EAJz mintza gaitez.

EAJk du errua.

Zer inposatzen zaigu euskaldunoi? 

Konstituzioa. 

Zergatik? 

Baiezkoak irabazi zuelako Espainian eta hemen Euskadin ere bai.

Bai, bai, abstentzioak irabazi zuen, baina abstentzioa ez da ezetza. 

Zergatik abstenitu zen EAJ? Beldurrarengatik.

Diktadura batetik etorri berriak ginen eta ejerzitoa bero zegoen, eta estatu kolpe baten beldur ziren.

Beraz, onartu egin zen Konstituzioa.

Oraindik beldur dio EAJk ejerzitoari? 

Noiz arte?

Beldurrarekin bizi, bihotzak nahi ez duen estatuan? 

Egoeran? 

Independentzia nahi eta makurtu beldurrarengatik?

Jainkoa eta lege zaharra. 

JELkide.

Zein Jainko da beraiena? Kristaua? 

Gainontzeko guztiak gezurrezkoak.

Mundu guztiak du Jainko bera, edo erlijioan ere globalizazioa behar dugu?

Atsoak eta agureak soilik doaz mezetara.

Zer diote munduko erlijio guztiek? Lasai-lasai txotxokan egiteko umeak mundura ekartzeko, nahiz eta pobreak izan.

Budaren, Mahomaren eta Jesusen garaietan ez zen ezagutzen munduko superpopulaziorik, ezta mundua borobila eta mugatua zenik ere.

Beraz, mugatu egin behar da hazkundea, eta abortua eta antisorgailuak beharrezkoak dira, ondo eta merke.

Jainkoak ez du izadia suntsitu nahi superpopulazioarekin.

Puskatu telebista eta hausnartu.

---------------------

Jon Otero Uribarren

Arrasate

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.