"Euskal nazioaz (Euskadi), Breivik-ez eta iraultzaz"

Erabiltzailearen aurpegia

Zer da Euskadi? Euskal Herriaren baitan dagoen nazioa.

Herria izanik hizkuntza, lurralde, historia eta etnia bera duen herri gogoa, estatu propioa sortzeko borondatea azaltzen duena. Nola espresatzen da? Lau urtez behin ditugu hauteskundeak eta hor azaltzen ditugu herri gogoak, nazio nahiak, autodeterminazioa lortzeko nahiak.

Gipuzkoan abertzaleek irabazten dute, Bizkaian ere bai, baina Araban ez, Araban espainolistek irabazten dute.

Ilegalizazioak ahantzirik Eusko Jaurlaritzan beti irabazi dute abertzaleek, %50etik pixka bat gora izanik. Nafarroan ez, Nafarroan %30 bakarrik dira abertzaleak, eta Iparraldean %10, gainontzekoak frantsesak dira.

Orduan Euskadi izanik Euskal Herriaren nazio borondatea adierazten duena, printzipioz Gipuzkoa eta Bizkaia dira berau. Baina gure aberriak borroka armatua laga du, eta honek Araban eragin handia du, badirudi ozta baina irabaziko dutela abertzaleek hauteskundeak Araban, eta Bizkaian eta Gipuzkoan ere bai. Ezberdintasuna handituz.

Irabaziz gero Araban, Euskadi hiru herrialde hauek dira, autodeterminazioa eskatzen dutenak eta independentzia, hori da euskal nazioa, oraingoz Nafarroa eta Iparraldea ahaztuz, ez baitira Euskadi, nazio kontzientziak ez baitu gehiengoa.

Gora, Euskadi askatuta! Gora, gure estatua!

Bestalde, eta gaia aldatuta, Breivik-ez berba egingo dut.

Oraintsu irten da Breivik hiltzailearen epaia eta 21 urteko espetxe-zigorra ezarri diote. Esaten dute ez dela gaixo mentala; beraz, ezin da joan psikiatriko batera edo espetxe psikiatriko batera. Horrekin irabazi du, zeren psikiatrikoa baita benetako infernua. Ni egonda nago espetxe psikiatriko batean (bi daude Estatuan), eta orain nago psikiatriko batean. Nire ekintza zergatik hartu zuten gaixo mentaltzat?

Euskadi zapaldurik dago, autodeterminazioa ukatzen da eta horrek sortzen duen amorruaz guardia zibil bat erasotu nuen. Erokeria? Politika, uste dut nik.

Eta nahiago dut borroka armatua gera dadin, gure aberriaren onerako, eta estrategikoki komeni delako.Baina Euskadik ditu etsaiak.

Psikiatrek zer egiten dute? Torturatu. Farmako batzuk sartzen dizkizute egunero eta pilula, tanta eta injekzioek eragin torturatzailea dute.

Burugogorrak dira psikiatrak, eta horrela ezin libratu farmakoez, nahiz eta tortura salatu. Farmako horiek legalak dira; beraz, tortura legala da, eta, horren ondorioz, cuentista deitzen dizute eta torturak egunero segitzen du, ezin da ezer egin. Eta demokrazia deitzen diote horri.

Breivik ez da gaixotzat hartu izana; beraz, ez da psikiatrikoko infernuan eroriko. Ez dute psikiatrek torturatuko. Ankerrak dira psikiatrak eta Breivik libratu da, altxatuko du burua, nahiz eta barrote artean egon.

Azkenik, iraultza beharraz jardungo dut.

Telebista lau ordu ikusten da egunero Euskal Herrian, irratia hainbat eta musika diskoak ere asko. Hiru gailu horiek gizatasun simulazioak dira, entregatzen diogu bihotza musika disko goxo bati, baina, jakina, gailua hotza da.

Ikusten ditugu pelikulak, baina, jakina, gailua hotza da.Morboa, bortxakeria, pornoa, lelokeria, tentelkeria, seriotasunik eza dute asko gailu hauek. Merkeak dira, eta horretan gabiltza.

Baina benetako gizatasunak isiltasuna ere behar du, eta botoia sakatzearen tentaldiaz hausturik da herri giroa, gizatasun giroa.

Kemena berreskuratzeko iraultza behar dugu, horrela joango dira gauzak hobeto.

Debekatu telebista, uhinak eten, emisioa moztu, beste biak ere debekatu. Arau daiteke pixka bat bideoa, areto handietako zinema hor dago, eta kito. Hiru gailu horiek gabe mentalitatea aldatuko dugu, kemena behar baitugu. Gogorra dirudi, ezta? Horregatik behar da borroka.

Apala egin dezagun herria eta harrotasunean irabaziko dugu. Jendea kalera irten dadila, telebistan sustraiak bota beharrean. Utopia bai, mundu osoan gizateria lelo baitago hiru gailuokin.

--------------------

Jon Otero Uribarren

Arrasate

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.