"Betiereko tortura"

Erabiltzailearen aurpegia

Bai, psikiatrian dago betiereko tortura.

Psikiatriaren zutabea farmakoak dira, eta farmako hauek tortura sortzen dute. Nola ez dakit, baina indar fisikoa gutxitzen dute, ahul sentitzen naiz, kirola gustatzen zait, 13 kilometro korrika egitea egunero, baina argi dago ezin dudala, paseatzen ere nekatzen naiz.

Farmakoek depresioa sortzen dute, agobioa, goibeldura, ez dut sekula barrerik egiten. Farmakoek gaixoarazi egiten dute. Ezin da hitzez azaldu sentitzen dena, nortasuna galtzen duzu eta gaizki, oso gaizki sentitzen da  bat. Zergatik, orduan, ematen dituzte farmako hauek? Hor dago ezkutuzko arrazoia. Burumakur egon zaitezen beti, jendeak, itzalirik, goibel, gaizki ikus zaitzan beti, beti gaixo. Ez bazara osatzen, beti izango zara psikiatren paziente bat, bezero bat gehiago.

Psikiatren ezkutuzko nahian, komeni da burua jaso ez dezazun, bezeroa beti izateko, eta burua jasotzekotan ez dezazun leku txarrean utzi psikiatria. Saiatzen dira hori gerta ez dadin; beraz, beti ematen dizkizute farmakoak, bizi guztian. Tortura dira farmakoak eta psikiatrak dira torturatzaile hutsak.

Behin, psikiatra bihotz oneko bat izan nuen (urriak dira) eta medizina guztia kendu zidan. A zer zoriona sentitu nuen, euskaraz egin nien erdaldunei eta berriro jarri zizkidaten farmakoak, hor bukatu zen nire zoriona.

Beldurra dago psikiatriaren munduan. Esaten badiozu psikiatrari ez dituzula maite farmakoak, argi ibili, pentsatzen dute farmakoen tomak beti kontrolpean egin behar duela; orduan, ezin zara etxera joan, zeren sumatzen baitute ez dituzula pilulak hartuko eta orduan altxatu egingo duzula burua, eta hori ez da komeni.

Nik eskatu izan diet farmakoak kentzeko, eta ukatu egin didate beti, badakitelako ez ditudala gustuko farmakoak. Ez didate uzten nire etxera joaten, kontrolik ezean ez omen ditudalako hartuko. Ziurtatzeko nire farmakoen toma, beti psikiatrikoan edo kontrolpean egotea nahi dute, entzerratuta beti, torturapean. Betiereko tortura.

Engainatuta dute gizartea, farmakoak onak direla, eta abar.

Epaileari kexatu naiz, jaramonik ere ez, Arartekoari idatzi diot, erantzunik ere ez.

Gizartea engainaturik dago eta hemen torturatu egiten da. Ondorioa? Gizarteari gorrotoa zaio, ez bakarrik psikiatrei, zeren gizartea konplize edo ezjakin isila baita, eta torturak segitu egiten du, aste bat, bi aste, hilabeteak, urteak eta urteak, beti eta egunero torturapean.

Ikasketak egin nahi ditut eta ez didate uzten, tomaren kontrolpean egon behar dudalako.

Isilik daude pazienteak, beldur dira, askatasuna noiz lortuko zain.

Gorroto dut gizartea eta farmakorik gabe maite dut mundua.

Nola altxatuko dut burua bizi guztian torturatu behar banaute?

Psikiatrek diru asko dute eta oso nobleak dirudite, oso nobleak ziren beren garaian beltzen esklabozaleak. Baina ustelak barnean, psikiatrak bezala.

--------------------

Jon Otero Uribarren

Arrasate

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.