Udan zalaparta handia atera duten albisteak izan dira; ez diet haiei oihartzun handiagorik emango. Espainiako Gobernuan Nadia Calviñok zuzentzen duen arloak 2030ean enkantera irten behar zuena 2040ra atzeratzea erabaki du; onuradunak, Telefonica, Orange, Vodafone eta Masmovil. Hau da, telekomunikazio negozioan dauden handiak.
Alde batetik, telekomunikaziotan erabiltzen diren erradiazioek gizakiei eta naturari kalteak eragiten dizkiete; ondorioz, gaixo gehiago daude eta diru gutxiago haien beharrak atenditzeko; eta, bestetik, demokrazia kaltetua irten da, telekomunikazioko enpresa txikiak baztertuak izan dira.
Hauteskundeak pasa berri eta behin-behineko Gobernuak horrelako erabakiak hartzeak, oposizioaren eta hedabide nagusien isiltasunean, ustel usaina banatzen du ustezko Espainiako demokrazian.
--------
Josu Garitaonandia, Oparitu zuhaitz bat egitasmoaren arduraduna
Bergara
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.