"Oñatiko igeriketa ikastaroen harira..."

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Ugarte 2011ko urr. 28a, 02:00

Oskar Carrascal jaunak, orain bi aste, Jose Luis Ugarteri erantzun zion, baina ni Juan Luis Ugarte naiz.

Gure zalantzen erantzunei buruzko idatziari lau gauza azpimarratu nahi diogu:

-Lehenik, esan, badakigula zerbitzu publiko bat zer den eta zein lan egin behar duen. Esaldi horrek ez zuen esan nahi gauza guztiak gaizki egiten dituzuenik, baizik eta gaizki egiten direnak zuzendu egin behar direla, besterik ez.

-Mila esker zozketa sistemarena argitzearren, gure lehenengo zalantza eta printzipalena zela adierazi nahi izan genuen, zeren eta zerrendak ikusita, eta nahiz eta izen bakoitzak ondoan ez eduki puntuaziorik, onartutakoen artean "puntu guztiak" ez dituen ume bat edo beste baitzegoen eta ordezkoen zerrendan puntu guztiak betetzen zituzten beste ume batzuk.

-Jakinean gaude daukagun instalazioek limitatu egiten dutela, baina hori aspaldikoa da, dagoenarekin moldatu behar.

-Azkenik, gure ustez, igerian irakasteko, kontraesanean erortzen zarete: alde batetik, praktikaren erregulartasun programatu bat eskatzen duela diozu; eta bestetik, ez duzue urte batetik besterako jarraipenik garantizatzen. Eta, gainera, ume batzuei bakarrik ematen zaie aukera, aurreko urtean ikastaroan egon ez den haur batek ez du aukerarik edukiko hurrengo urtean, eta hurrengoan. Proposatu genuen ikasturtea bitan banatzea beste kiroldegi batzuetan egiten dutelako. Suposatzen dugu beste kiroldegiek ere igeriketa maila minimo batzuk garantizatuko dituztela.

Mila esker zure arretagatik, besterik gabe.

------------------------------

Juan Luis Ugarte
(Guraso talde baten izenean)
Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak