"Bergararrei"

Erabiltzailearen aurpegia Josu Leturia 2013ko api. 22a, 02:00

Bergara Garbia Herri Plataformak atez atekoaren kontra barikurako (hilak 12) antolatu zuen...

... manifestazio jendetsuaren ostean, bertan izan ginen bergararrok oso pozik gaude, izan zen parte-hartze arrakastatsua ikusita. 

Parte-hartze arrakastatsua eta bertan izan ginen guztion jarrera zibiko eredugarria nabarmendu behar dira. 

Bergara Garbia Herri Plataformaren partetik, eskerrik asko, guztioi. 

Bertan izan zen Gipuzkoako Plataformen Koordinakundeari  eta gure deialdiarekin bat egin zuten plataforma ezberdinei; eskerrik asko, guztioi.

Bergarako Udaleko Bilduren agintariek zer pentsatua izango dute, bergararrek atez atekoari eta inposatutako metodoei erakutsi dieten erabateko errefusaren ostean. 

Hala izan beharko luke, jarrera demokratiko minimorik geratzen bazaie. 

Ez dakigu zer pentsatuko ote duen Udal Gobernu Taldeak sortu duen egoera hau dela-eta, eta ez dakigu baloratuko ote duten paradoxa hau: agintean dauden agintariak, haiek hautatu dituzten herritar gehienak aurka dituztela.

Adi egon beharko dugu ea zer pauso ematen duten atez atekoaren muntaiarekin, haien aurka ekimenak antolatzeko, inolako aukerarik baztertu barik. 

Ez digute atez atekoa inposatuko. 

Herri-kontsulta exijitzen dugu. 

Hitza herriari.

--------------------

Josu Leturia

(Bergara Garbia Herri Plataforma)

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak