"Zergatik ez, alkate jauna?"

Erabiltzailearen aurpegia

Urtarrilaren 30ean, Bergara Garbia Herri Plataformak Bergarako alkateari zuzendutako dokumentu bati...

... sarrera eman zion herri horretako Udalean. Proposamen bat zen, akordioa egite aldera hondakinen bilketari dagokionez; eta, gainera, eskaera egiten zen atez ateko sistemaren ezarpena atzeratzeko, bosgarren edukiontziari aukera bat emateko probaldi bat eginda, eta bergararrek birziklatzearekin daukaten konpromisoa berresteko. Bada, hilabete baino gehiago pasatu da, eta gure alkate jaunak, beste behin, dokumentua bera jaso duenik ere ez digu komunikatu. Aurrekoan, zazpi hilabete behar izan zituen erreakzionatzeko, eta Udaleko osoko bilkura batean salaketa publikoa egin genuelako! Harendako –eta nahiz eta beste gauza bat esaten duen, gauza bat esan eta bestea egiten duelako–, 4.691 bergarar hutsaren hurrengo dira; agian, ustez kontsultatu diren ehun bat atarte baino garrantzi txikiagoa daukate. Argi dago haren helburu bakarra atez atekoa ezartzea dela, guztiaren gainetik. Nahiz eta bizilagun gehienek ez duten nahi. Alkatea ez dago herriaren ahotsa entzuteko, atez atekoa ezartzeko baizik, kosta ahala kosta.

Egoera honen aurrean bizilagun askok iradokitzen digute ekintza sendoak aurrera eramateko. "Intsumisioa" edo "desobedientzia zibila", adibidez; argi eta garbi. Bada, 4.691 sinatzaileek eta zabor-poltsen bidez atez atekoari gaitzespena erakusten dioten bizilagun guztiek agindutakoari jarraituta, Bergara Garbia Herri Plataforma ez da kikilduko azken orduko ekologismo faltsu horren aurrean, kanpotik asmatua eta ezarrita dagoena, Biduko Gipuzkoako agintari nagusiek Donostiarako bosgarren edukiontzia defendatzen duten bitartean zalaparta handiz –justu guk geuk eskatzen duguna–, baina dirulaguntza barne. Azal egiguzu, alkate jauna: zergatik ez da kantzerigenoa Donostian eta bai Bergaran? Zergatik nahi dute herria engainatu? Zergatik ez dute Donostian esaten eta egiten duten gauza bera Bergaran ere egiten eta esaten? Bergararrok Udal Gobernu Taldeari exijitzen diogu erantzun publikoa eman dezan kontu hauen gainean. Eskatzen dugu: alde batetik, herri kontsulta; eta bestetik, bergararrek –eta ez beste inork– hautatzen duten sistema instalatzea.

--------------------

Josu Leturia

(Bergara Garbia Herri Plataforma)

Bergara

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.