"Atez ate ez, 5. edukiontziari bai' herri plataforma"

Erabiltzailearen aurpegia

Atez ate ez, 5 edukiontziari bai herri plataforma (Bergara Garbia) bosgarren edukiontziaren...

... ezarpenaren alde egiteko jaio zen, zaborrak biltzeko era merke, garbi eta sozialki jasangarriena delako. Inposatu nahi diguten atez ateko sistema, garesti, estetikoki itsusia, higienikoki zikina eta jasangaitzaren aurrean. Eta hau guztia, gure zaborrak zabortegian amaitzeko justu Europak deuseztatu nahi duena. Atez ate ez (Bergara Garbia) Gipuzkoako plataformen koordinazioko partaide da eta bertan, bergararrontzat inposaketak sorrarazitako desadostasun eta egonezinaren erreflexu izateko, lanean dihardu. 

Bilduk gidatzen duen Bergarako Udala atez ateko bilketa sistema inposatu nahian dabil, bosgarren edukiontziaren alde jasotako 4.961 sinadurei bizkarra emanez eta jasanezina den sistema bat dela argi geratu den arren.

Bilduk bere burua parte-hartzaile demokratikotzat duen arren, oraingoan, autoritarismoa eta inposaketa da duen lege bakarra, baina ez legoke gaizki predikatzen duten hori praktikan jarriko balute. 

Egun hauetan, atez atekoari buruzko aholkuak eta zero zabor-en "abantailak" saltzen hasiko dira. Atez ate ez, 5. edukiontziari bai herri plataformak Bergarako herriaren desadostasuna erakutsi nahi du, eta horretarako, Bilduk predikatzen duena eskatzen dugu, herri kontsulta bat! 

Herriak hitz egin beharra dauka! 

Herri kontsultaren alde!

--------------------

Josu Leturia

(Bergara Garbia plataformaren izenean)

Bergara

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.