"Alardiak, gizurrak eta asmatutakuak"

Erabiltzailearen aurpegia

Juan Martin Elexpuruk idatzitxakua leittu eta ezin jat eutsi erantzuteko tentaziñuai.

Ezer baino lehen argitu nik neure izenian idazten dotela, ez inongo talde edo batzordien izenian.

Seguruenik goguan izango dok, Juan Martin, zela 2010an Alardeko diskurtsua aldatu eta motzaua eitteko asmoz laguntasun bila hiregana jun ginan. 

Aldaketa haren ardatzak, kontatzen dana leienda edo kondaira bat dala argitzia, laburraua eittia, herri bezala daukun nortasun eta izaeria aittatzia, beste herri batzukiko adiskidetasuna, eta azkenian harmarrixan ageri dian errege eta kañoiei lehen bezala aipamenik ein barik, horrek anaien arteko borroka, hik aipatzen duan 1522kua jakiña, batekuak diala esaten dok.

Ez dok gure asmua Valdejunkerakuai buruzkua ezkutatzia, kontrakua baizik, konturatu gaittuk jende askok onddio uste oker hori daukala ospakizun honen inguruan; izan be, galdeketa baten ondoren jende askon ustia dok Valdejunkeran antzuolarrek eindako hazaiñian anibertsaixua edo antzerako zeozer zelebratzen dala. 

Honen harira, herriko seme dan Iñigo Ramirez de Okarizek 1990. urtian idatzitako Antzuolako alardea, mairuaren jailadia liburuan garbi esaten jok honen jatorrixa zein dan.

Leienda horrek bere momentuan Antzuolako herrixan "nortasuna eta independentzia" goratzeko balio izan juan, eta hori dok gaur be bizirik daona, Antzuolarra naiz eta harro nago! Bergarakuak honez gero jabetuta egongo zate honetaz, ala ez?

Aldaketak ein-ein dittuk, ez nok sartuko tradiziño eta abarren pertzepziñuetaz eztabaidan, baina hik be, formal informau barik zuen lagun zanan Pisto aiñako gizurra, barkatu asmakizuna,  bota dok!

Azkenik, ez juak nahi aukera hau galtzeik hurrengo urteko alarderako gonbidapena luzatzeko, etortzen bahaiz udaletxeko balkoian tokitxo bat eingo dostau, kañoiak primeran entzuten dittuk hortik!

Ondo izan.

--------------------

Joseba Iparragirre

Antzuola

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.