"Zentzu ekologikoa"

Erabiltzailearen aurpegia

Mundu gaixo baten bizi gara; Amazonasen zuhaitzak mozteak klima aldaketan du eragina.

Txinan sortzen den kutsadura munduan zehar banatzen da; Fukushimako erradiaktibitatea Amerikan neurtzen dute; Alemaniako lantegien kutsadurak ipartar basoetan du eragina, e.a. 

Bestetik, bizi garen gizarte globalizatu hau ere gaixo dago, bere ardatzean dirua baitago, eta ez gizakiaren ongizatea. 

7.000 milioi baino gehiago bizi garen planeta honetan, bakoitzak bizitzari ematen diogun zentzuan dago aldaketaren gakoa. 

Norberarentzako zer den garrantzitsua eta zer ez, horrek eragina edukiko du gure planeta eta gizartearen osasunean, eta, era berean, gure planetaren eta gizartearen osasunak bakoitzaren osasunean du eragina. 

Bizi garen mundu globalizatu honetan zentzu garrantzitsuena zentzu ekologikoa da, pertsonak parte hartzen duen sistema guztien oreka bila dabilen zentzua delako.

---------------------

Josu Garitaonandia 

(Equo Bergara)

Bergara

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.