"Udalak ahalmen handiagoa"

Erabiltzailearen aurpegia

Udaletik hasi eta nazioarteko erakundeetaraino (NBE/ONU, adibidez)...

... tartean instituzio politiko dezente daude, probintziak, komunitateak, estatuak, e.a. Gehienak historian zehar indarkeriaren ondorioz sortutakoak dira; mundu zabalean kasu gutxi ikusiko ditugu herritarrek zuzenean parte hartutako instituzio politiko bat sortu izana. Bi instituzio ikusten ditut beharrezkoenak: alde batetik, mundu mailan giza eskubideak eta planetaren iraunkortasuna bermatuko duena (NBE erreformatu bat: orain daukagunak kriterio ekonomikoak defenditzen ditu, eta ez pertsonak); eta bestetik, udalak, herritarrengandik gertuen daudenak eta ahalmen handiagoa eduki beharko luketenak zerbitzu hobeak emateko, baita ere haien gainetik dauden beste erakundeekin edukiko dituzten harremanak erabakitzeko aukera. Laburtuz, tarteko erakundeek (probintziak, komunitate autonomoak, estatuak...) herritarren borondatearen arabera aldakorrak izan beharko lukete.

--------------------

Josu Garitaonandia

(Equo Bergara)

Bergara

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.