"Ikusezinak"

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2012ko aza. 10a, 01:00

Inkesta bat eginez gero zenbat partidu aurkeztu ziren hauteskundeetan...

... gutxi batzuek esango zuketen bost izen baino gehiago; ikusirik 20 partidu aurkeztu ginela, ondorio bezala atera dezakegu partidu gehienok ikusezinak garela biztanleen aurrean. Arrazoiak asko dira. Legeek –partidu handiek egindakoak– partidu berriak instituzioetan sartzea oztopatzen dute, hedabideek batez ere instituzioetan aurkezpena duten partiduen berri ematen dute, baina arrazoi nagusia dirua da: diru gehien duten partiduek lortzen dituzte ordezkari gehien instituzioetan, ez programa hobe edo demokratikoagoak dituzten partiduek; beraz, diru gehien dutenek dituzte kontrolpean instituzioak. 

Equok hauteskundeetan 26.821,92 euro gastatu zituen; zertan gastatu diren Equo Euskadi orrialdean dago. Dirua militanteen aportazioetatik dator (bankuei mailegurik eskatu gabe eta multinazionalen dirua onartu barik).

Demokrazia hobetzeko, komeniko litzateke partiduek hauteskunde gastuen nondik norakoak argitaratzea; gure estimazioaren arabera, guztien artean 1,5 milioi euro gastatu ziren; dirutza, krisi garai honetan.

--------------------

Josu Garitaonandia 

(Equo Bergara)

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak