Hau dena aldatu nahi (ge)nuke!

Erabiltzailearen aurpegia

Esango neuke edonori galdetuz gero ea mundua zelan ikusten dauen, erantzun oso antzekuak jaso geikela: txarto.

Pobrezia dala, klima aldaketa dala, biolentzia dala... Ostien, danok gare solidariuak eta dana aldatu nahi dogu. Baina benetan zer egitten dogu konponbide bat bilatzeko diskurtso eta protestez aparte? Alimentu bankurako jana erosi, ohiko GKEei dirua bieldu... Hori dana oso ondo dau, baina ez da konponbidia. Gure kontzientzia lasaitziaz gain, ustelduta dauen eta ezberdintasunetan oinarritzen dan sistema global bati partxiak jarri eta statu quo-a mantentzeko edo ezer ez aldatzeko besterik ez dau balixo.

Gure diskurtso eta protestez gain doien praktikia eraldatzailia izan biher da gaur egungo egoera aldaketako bidien jarriko gaittuena. Praktika hori, baina, benetakua izengo da gure ekintzekin lagunduta hausnarketia badoia. Paulo Freirek "benetako praxia" deitzen eutzen honi. Ez da aktibismua eta berbalismua, akzinua eta pentsaketia baino.

Egungo jendarte modelua kontsumuak mobiketan dauela pentsauta, hortxe topau geike praktika eraldatzailiak aurrera erueteko aukeria. Egixa da kontsumiduteko momentuen kontraesan dexente sortzen jakula. Modu kolektibo baten egin geike aurre honi. Asko gare kontraesan berdinetan jausten garenak; bada, guazen elkarketan, kontraesanak azaleraketan eta modu kolektibo baten aurre egitten. Holan sortu die zenbait alternatiba: energetikua, elikadurarena, komunikazinua... Eguneroko kontsumo horretan eragindda gauza dexente aldatu geike. Bertako produktuak erosixaz, energia eta komunikazino enpresa haundixetatik urrunduaz edota beste modu bateko giza harremanak sortuaz. Hor daukogu aukeria benetako eraldaketa bateruntz martxan jarteko. Izen be, teorixek ez daue askaketan, praktikak die benetan askatzailiak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.