Eguneroko mozorro eta maskarak

Erabiltzailearen aurpegia

Fan jaku Karnabalak. Eta esan leike badiela, zelanbait, identidade jolas bat.

Gustoko daukogu beste pertsonaje baten papela jolastia, antzeztia. Egun batez maskara baten atzien bakoitza dana gorde eta igual egunerokotasunien erakustera ausartzen ez garen aspektuak erakusten dittugu. Lotsa alde batera ixten dogu. 

Baiña, tamalez, askotan ez dittugu maskara eta mozorruak Karnabaletan bakarrik janzten. Egunekotasunien be mozorratzen gare, baiña, Karnabaletan ez moduen, gure alde ezkutua da gordetzen doguena maskararen atzien. 

Alde ezkutu hori izen leike aspektu bat zein lotsatu egitten garen edo ez dauen ondo ikusitta jendartien. 

Normatik urteten dan jarrera, praktika edo pentsamendu bat izen leike. Izen be, ondo ikasi dogu ezarrittakotik ez urtetiaren lekziñua. Beldur gare bestien juiziuei, zer esango ote dauen. Hein baten, geuk be berdiña egitten dogu-eta, epaille papela hartuta. 

Baiña jarten dogu bestelako maskararik be. Gure barneko emoziño eta sentimenduak babesteko. Babesteko? Ala ezkutatzeko? Hain gare batzutan lotsati edota beldurti, nun kolorez betetako gure barniak maskara zuriz zuriketan dittugun. Nik neuk askotan janzten dot maskara zuri hori, askotan kendu eziñien nere izaerari gogor pegauta egon arte. 

Badaukogu –batzuk– bai lan dexente eguneroko mozorro eta maskara horreik gaiñetik kentzen. Horretarako, laguntza eskatzerik bada, eta eskertzekua eskatu barik datorrenien. 

Horregatik, egin deigun gure bizitzan barrenak eskatzen duskuna. Bete deigun bizitza gure barneko milla koloriekin. Izen gaittezen libre eta anitz. Ez deigun epaittu janzkera edo jarrera. Urten gaittezen normetatik. Izen gaittezen arraro! Besarkatu eta muxukatu deigun gure hurbillekua. Adierazi lasai sentimenduak! Apurtu deigun gure eguneroko mozorro eta maskarak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.