"Musikoff"

Erabiltzailearen aurpegia

Ez dakit irrati formulia, moda bat edo zer dan...

... baiña gaur egun, taberna gehixenetan, Eskoitzan holan da, musika bardiña entzuten da. Eta ni neu, behintzet, nahiko nazkatuta nau. 

Taberna danetan musika bardiña egotiak giro monotonua ekarten dauela pentsetan jat. Tabernarixengatik ez balitz, askotan taberna bardiñien gazela esango geuke. Holan, herri bateko giro diferente eta anitzei atiak ixten jake.

Monotonia horretaz gain eta benetan arduratzen nauena entzuten dan musika mota da, patxangeua deitzen dotzauen hori. Ez da musikalki ez jatelako gustetan (hori baitta), transmitiduten dauen mezuagatik baiño.

Melodia lau eta mami bako letradun musika horren balore eza da kezkagarrixa. Mezu antzu eta errepikakorra Bieber, Spears eta holakuen kantuetan entzuten dana. Zer esanik ez saltzen dittuen itxura eta bizitza modeluetaz, reggeatoiaren balore matxista eta heterosexistetaz ahaztu barik. Eta ia, lehen bakaillaua moduen ezagutzen zan musika horrek alde egitten dust, ez dakit nundik ebatu be. Azken hau, gaiñera, nahiko zabaltzen dabil azkenaldixen Eskoitzan.

Horretaz gain, badau beste aspektu bat arduratzen nauena, kultura. Entzuten dien melodiak nahiko urrin daz gure herriko kulturatik, horrek girua erdalduntzen dau, nire ustez. Eta Eskoitzan, kalien ibiltten zarienak bazarie, konturatuko zitzien girua asko erdaldundu dala.

Honekin ez dot esaten altabozetatik Maurixia, Leon eta Basilio jo eta su egon biherko litzakenik egunero. Baiña Euskal Herrixen musika panorama zabala eta anitza daukouela ez dau dudarik. Badaukou nundik aukeratu eta nahastu. Ez daukou kanpoko musika superfizialen beharrik, ezta nahi be.

Nik gurau dot musicon horri musikoff egin eta eguakotxetan poteuen ibiltten dien trikitilarixekin edo Hankamotx bertso eskolakuekin trago batzuk hartu.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.