"Guerrilla Girls"

Erabiltzailearen aurpegia Jenny Alberdi 2012ko urr. 26a, 02:00

Aretxabaletako Emakumearen Astean Arizmendi Ikastolako Artearen Historia...

... ikasgaiko ikasle eta irakasleek egindako aldarrikapena: 

Nik Guerrilla Girls talde aktibistaren berri zabaldu nahi dizuet.

Ipar Amerikako emakume talde aktibista da Guerrilla Girls. 

Hasieran, 80ko hamarkadan, beldur ziren euren jarduerek ondorio txarrik ekarriko ote zioten euren ibilbide artistikoari. Horregatik jantzi zituzten maskarak! Gorila maskarak!

Berauek kritika pertsonaletatik babesten dituzte eta laguntzen diete arreta eurek nahi duten gaietara bideratzen. Jakinez gero nortzuk diren, jendeak euren alderdi pertsonalei buruz hitz egingo luke, eta ez egiten dituzten ekintzez, ezta plazaratzen dituzten eztabaidez ere.

Nik gaur, Aretxabaletan, mozorroa kendu dut, XXI. mendeko aktibistek beldurra alde batera utzi dugula agerian uzteko.

XXI. mendean gaude eta esan daiteke aldaketa txiki batzuk eman direla, baina emakumeoi oraindik ez digute uzten maila batetik gora egiten, ikusten da helmuga, baina ezin heldu.

Gaurko ideia aurreko mendetik dakargun herentziaren lekukoa da.

Artea matxista, klasista eta arrazista da, eta salatu egin nahi dugu.

Eta hasi berri dugun mendean honi buelta eman eta aldatu egin behar dugu!

Guerrilla Girls taldeak ospe handia lortu zuen 80ko hamarkadan plazaratu zituzten poster erraldoiekin.

Honelako mezuak plazaratu zituzten: biluzik egon behar al du emakume batek Metropolitan Museum-en egoteko?

Arte Modernoaren sekzioan dauden lanetatik %3 soilik sortu dituzte emakumeek.Aldiz, agertzen diren biluzien %83 emakumezkoenak dira.

Baina ez pentsa urrutiko kontua bakarrik denik:

-1997an zabaldu zutenetik, 42 bakarkako erakusketa hartu ditu Bilboko Guggenheim museoak, eta horietako bi bakarrik izan dira emakumezko artistenak: %5, alegia.

-Donostiako Kutxa Kubo aretoak 16tik bakarra (%6,2) eskaini dio emakume bati.

Esparrua zabaldu eta errekonozimenduaren alorrean, aurkitu dezakegu  Durangoko Azokaren Argizaiola saria ez zaiola 20 urtean sekula emakume bati eman.

Horri buelta ematen hasteko, oinarrizko aholkua ematen dute Guerrilla Girlsekoek: kexatu, kexatu eta kexatu. Antza, badugu ohiturarik, baina ez dugu jomugarekin asmatzen.

Txikikeriengatik kexatu ohi gara. 

Museoko langileek esan ohi dute jasotzen dituzten kexa gehienak lerdokeriak direla: letra txikiegia dela, azentu-marka bat falta dela, koadro bat apur bat okertu dela, harlauza altxatu dela… Baina jendea ez da kexatzen benetan garrantzizkoa denaz: egitarauaz, mamiaz.

Nola izan daiteke unibertsitateetan emakume gehiagok ikasten badute (AAEEtan bereziki), museoetan eta galerietan gizonezkoen lanak nagusitzea?

Hausnarketarako galdera hurrengo datorrena. Gure herrietako kale izenak: toponimikoak ez direnetatik zenbat aurkituko ditugu emakume izendunak?

Gu bagoaz, lasai, pentsaturik esperantza, ilusioa, sortu dugula zuengan.

Beste bat arte, mila esker.

--------------------

Jenny Alberdi eta Larraitz Berezibar

(Arizmendiko Almen guneko Artearen Historia ikasgaiko ikasleak)

Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak