Union Cerrajeraren gaineko erreportajea, gaur

  Kultura  Debagoiena SAIO BEREZIAK

Union Cerrajerak Debagoienean izan duen eragina, enpresan lan egin zuten hainbat langileen eskutik errepasatuko du Goienak, eguaztenean, urriak 18, 21:30ean, Zerrajera: Industria izaeradun azken erraldoia erreportajean.

Horrela bizi izan dute urriaren 1a Katalunian egon diren debagoiendarrek

  Gizartea  Debagoiena

Debagoiendarrek Kataluniatik bidalitako argazkiak.

»» Ikusi argazki guztiak (22)

Jendea emaitzak jakin guran Katalunia plazan

  Gizartea  Debagoiena

Jendea emaitzak jakin guran Katalunia plazan

Katalunia Plazan herritarrak gertutik ari dira jarraitzen erreferendumaren nondik norakoak. Lehenengo datuen zain, hainbat herritar batu dira. Komunikabideak ere bertan daude, zuzenean jarraitzen. Jarraitu urriak 1.

San Migel Txapelketako finaleko irudirik onenak

  Kirola  Oñati

Lehia polita izan da Zubikoan, kadete mailan, eta Ibon Perez oñatiarrak Kuarain nafarrarekin irabazi du txapelketa Iñigo Perez oñatiarraren eta Azpeitiko Alberdiren aurka (22-14).

»» Ikusi argazki guztiak (24)

Puntu bakarra lortu du Arizmendi Leintzek Barakaldoren aurka (1-1)

  Kirola  Aretxabaleta  Arrasate

Puntu bakarra lortu du Arizmendi Leintzek Barakaldoren aurka (1-1)

Ederki erreakzionatu dute Arizmendi Leintz taldeko neskek 0-1ekoa jaso ostean, eta falta jaurtiketa baten 1-1ekoa jarri dute markagailuan.

Lokatzari aurre eginez jaitsiera ikusgarriak egin dituzte Arrasate Enduro proban

  Kirola  Arrasate

Bihar, Arrasateko II. Enduro probak eman duenaren gaineko erreportaje zabala eta protagonisten hitzak,  'Harmailatik' saioan, 21:30ean.

Lasaitasuna eta iskanbilak goizean zehar Katalunian

  Gizartea  Debagoiena

Kale eta auzo batzuetako hauteslekuetan arazo barik ari dira botoa ematen kataluniarrak. Adinekoak, umeekin daudenak eta arratsaldez lanera joan behar dutenak izan dira bozkatzen lehenak. Ilara handiak daude toki askotan. Beste gune batzuetan, ordea, iskanbilak. Jarraitu urriak 1.

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Kutxak eta boto paperak prest eta jendea bozkatzeko ilarak egiten

  Gizartea  Debagoiena

Kataluniara joan diren debagoiendarren eskutik egingo diogu jarraipena egunari, urriak 1. Gaua lasaia izan dela diote. Askok ikastetxe eta kultura etxeetan pasa dutela eta jendea hasi dela gerturatzen botoa emateko prest.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Erreferendumaren bezpera erakutsi digute hainbat debagoiendarrek argazki bidez

  Gizartea  Debagoiena

Debagoienetik Kataluniara joandako hainbat herritarrek bertatik bertara jarraitu dute erreferendumaren bezpera, eta argazkiak bidali dituzte Goienara eta euren bitartez jasoko dugu urriak 1 eguna ere.

»» Ikusi argazki guztiak (15)

Goitibeherekin, primeran Apotzagan

  Gizartea  Eskoriatza

Apotzagako V. Goitibehera jaitsiera egin dute gaur Eskoriatzan. Umeak zein helduak ederki ibili dira maldan behera, norbera bere goitibehera bitxiarekin.

»» Ikusi argazki guztiak (55)

1-3 galdu du Aloña Mendik Soraluzeren aurka

  Kirola  Oñati

Oñatiko taldeak berdegunean egindako akatsak ordaindu ditu, eta Soraluzek lortu ditu hiru puntuak Azkoagainen. Laburpena, gol guztiak eta adierazpenak, astelehenean, Harmailatik saioan.

Pertsona nagusien eskubideak aldarrikatzeko elkartu dira Antzuolan

  Gizartea  Antzuola

Pertsona nagusien eskubideak aldarrikatzeko elkartu dira Antzuolan

Landatxope elkarteak deituta elkarretaratzea egin zuten atzo Antzuolako udaletxearen aurrean. "Nagusien eskubideak etengabe ari direla urratzen", salatzeko deia izan zen, hain zuzen ere.

Giro polita azokaren bueltan, Aretxabaletan

  Gizartea  Aretxabaleta

Sanmigeletako hitzordu garrantzitsua izaten da urtero barazkien eta animalien azoka, eta aurten ere, aretxabaletarrek ez dute hutsik egin, nahiz eta eguraldiak ez duen lagundu.

»» Ikusi argazki guztiak (55)

Batukada koloretsua eta tortilla lehiaketa, Angiozarren

  Gizartea  Bergara

San Migel jaiak ospatu zituzten atzo Angiozarren, eta batez ere, umeek osatutako batukadak ederki girotu zituen arratsaldeko azken orduak. Horren ostean, tortilla lehiaketari ekin zioten.

»» Ikusi argazki guztiak (64)

Olatz Salvador eta Erraiak taldeen doinuekin gozatu dute Bergaran

  Kultura  Bergara

Olatz Salvador eta Erraiak taldeen doinuekin gozatu dute Bergaran

Bergarako gaztetxeko kanpoko patioan 60 lagun baino gehiago batu ziren kontzertuak jarraitzeko, Egubakoitzak kartzelan programaren baitan.

Kataluniari begira, ekimen ugari

  Gizartea  Debagoiena GAURKOAK

Kataluniari begira ekimen ugari egin dituzte asteon Debagoieneko hainbat herritan. Biharko Bilboko manifestaziorako deia ere luzatu dute Gure Esku Dago plataformak, eta bailarako hainbat Udalek.

'Puntua': Kulturismoa hizpide

  Gizartea  Debagoiena

Astero bezala, edukiz beteta dator Puntua-ren biharko zenbakia, 119.a. Besteak beste, kulturismoaren gaineko erreportajea, bailarako kirolarien eskutik, edota Gregorio Garitaonandia Borda ETApm-ko kide ohiari egindako elkarrizketa irakurtzeko aukera egongo da. Eta nola ez, osasunarekin, motorrarekin, modarekin... lotutako adituen kolaborazioak.

Zigor Azkargorta: "Gorputzak ikusteko era ni bezala aldatu da"

  Gizartea  Bergara  Debagoiena

Zigor Azkargorta: "Gorputzak ikusteko era ni bezala aldatu da"

Ikuspegi irekia, zabala daukan argazkilaria da Zigor Azkargorta bergararra. The no face proyect ekimenerako lanean bete-betean murgilduta dela, PUNTUArekin egoteko tartetxoa izan du.

Porrota jaso du etxean Leintz-Arizmendik (1-2)

  Kirola  Aretxabaleta  Arrasate

Porrota jaso du etxean Leintz-Arizmendik (1-2)

Markagailuan aurrea hartu arren, Deriok eraman ditu hiru puntuak Mojategitik, bigarren zatian sartu duen golari esker.

BKE-ko saskibaloi sailak 8 taldeak aurkeztu ditu

  Kirola  Bergara

Gizonezkoen lau talde eta emakumezkoen beste lau izango ditu aurten Bergara Kirol Elkarteko saskibaloi sailak. Horrez gain, eskolan beste hainbat gazte ibiliko dira iaz bezala.

»» Ikusi argazki guztiak (15)