Arkitektura estudio asturiar batek egingo du Arrasateko Kulturola proiektua

 Arrasate

Arrasateko Udaleko kontratazio mahaiak Jovino Martinez Sierra arkitektura enpresa asturiarra hautatu du lehiaketa publikoko irabazle bezala. Hura izango da, honenbestez, Kulturola egingo duena, Zerrajerako erlojuaren eraikina birgaituz. 

"Garagartza: Historia. Etnografia. Hizkuntza" liburua aurkeztu dute

 Arrasate GAURKOAK

Liburuak, Justo Jauregi-Arraburuk eta Joxe Letonak Garagartzako auzoaren gainean egindako azterketa lanak jasotzen ditu. Goizean Kulturateko areto nagusian egin dute aurkezpena. Arratsaldeko 19:00etan, berriz, Lezetxiki elkartean aurkezpen bera egingo dute.  

Goikobalu abesbatzak bi emanaldi eskainiko ditu gaur

  Kultura  Arrasate

Goikobalu abesbatzak bi emanaldi eskainiko ditu gaur

Harreman erakundearen aldeko emanaldiaz gain (San Frantsizko elizan, 20:00), Elai eta Elai txiki abesbatzek parrokian abestuko dute (18:00).

Arrasate Musikaleko ikasleek kontzertua eskainiko dute gaur

  Kultura  Arrasate

Arrasate Musikaleko ikasleek kontzertua eskainiko dute gaur

Gabonetako jaiei begira jarrita, Arrasate Musikaleko ikasleek, urteko egun hauetan ohikoa izaten den zuzeneko kontzertua eskainiko dute gaur Kulturateko aretoan (18:30).

Arrasateko santamasak egitarau potoloarekin datoz aurten ere

 Arrasate GAURKOAK

Arrasateko Trikitixa Eskolak, Udalak eta Santamas komisiñuek aurkeztu dute 2016ko santamasetako egitaraua. Abenduaren 22ko eguna, haurrendako, gazteendako zein helduendako ekintzaz beteta dator beste behin.

Basoen inguruko jardunaldiak egin dituzte Oñatin

 Oñati GAURKOAK

Oñatiko Udalak, Fraisoro eskola eta Hazi Fundazioarekin batera, basoen jabeentzako oinarrizko ikastaroa egin zuen atzo Baso jardunaldien barruan. 

San Pedro parrokiako organoaren aldeko kontzertua domekan

  Kultura  Bergara

San Pedro parrokiako organoaren aldeko kontzertua domekan

Luis Alberto Requejo klarinete joleak eta Miriam Cepeda organo joleak musika emanaldia eskainiko dute Santa Marinako parrokian.

Bergarako Arte Elkarteak erakusketa irekiko du gaur Aroztegi aretoan

  Kultura  Bergara

Bergarako Arte Elkarteak erakusketa irekiko du gaur Aroztegi aretoan

Bergarako Arte elkarteak urtean zehar egindako artelanen erakusketa irekiko du gaur. Bertan, kontsakratutako artisten zein hastapen fasean dauden kideen lanak ikusi ahal izango dira. Margolanak izango dira nagusi, baina eskultura batzuk ere egongo dira.

Munduko akordeoilari onenetarikoak, abenduaren 9tik 11ra bitartean Arrasaten

  Kultura  Arrasate GAURKOAK

Egubakoitzean hasiko dira Arrasateko akordeoi lehiaketak. Arrasate Hiria Nazioarteko Akordeoi Lehiaketarekin batera, Gipuzkoako Akordeoi Lehiaketa eta Jaialdia ere egingo dira.

Inbentarioa, Galartaren ondarea ezagutzeko

  Kultura  Arrasate

Inbentarioa, Galartaren ondarea ezagutzeko

Julio Galarta Pintorearen Lagunak elkartea aste batzuk daramatza artista arrasatearrak margotutako koadroen gaineko datuak biltzen. Lan kantitatearen gerturatze bat egitearekin batera, margolariaren izena ekarri nahi dute gogora.

Gorakada konpainiak "Moby Dick" antzerkia eskainiko du gaur Amaia antzokian

  Kultura  Arrasate

Gorakada konpainiak "Moby Dick" antzerkia eskainiko du gaur Amaia antzokian

Emanaldia gaur egingo da 17:00etan hasita, eta sei urtetik gorako ikusleei egongo da zuzendua. Sarrerak 5 eurotan salduko dira antzokiko leihatilan.

Bergarako Elikagai Bankuak iazko bilketa datuetara iristea aurreikusten du

 Debagoiena GAURKOAK

Bergarako Elikagai Bankuak urteko elikagai bilketa egin zuen pasa den asteburuan inguruko supermerkatu eta denda ezberdinetan. Aste honetan, bildutakoaren sailkapen lanak egiten dabiltza, eta hurrengo pausoa premia dutenei banatzea izango da.

Joseba Egibar: "Bidaiatzean beti daramat kamera alboan"

  Kultura  Aretxabaleta

Joseba Egibar: "Bidaiatzean beti daramat kamera alboan"

Argazkilari aretxabaletarrak El desierto del Teneré dokumentala eskaini zuen martitzenean Arkupeko Zaraia aretoan. Hilaren 29an, 19:30etan hasita, formatu bereko Bhutan aurkeztuko du. 

Duintasuna elkarteko kideek zahartzaro duinago bat aldarrikatu dute

 Debagoiena GAURKOAK

Pentsio duinago batzuen alde, Gipuzkoako jubilatu eta pentsiodunen elkarteak kontzentrazioa egin du gaur goizean. Horrez gain, bihar Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko eguna izango dela aprobetxatuz, elkarteko emakumeek beraien egoera salatu dute.

Arrasate Margo taldeak erakusketa irekiko du bihar Kulturaten

  Kultura  Arrasate

Arrasate Margo taldeak erakusketa irekiko du bihar Kulturaten

Herriko 22 margolarik, urtean zehar egindako lan ezberdinak aurkeztuko dituzte . Inaugurazio ekitaldia bihar egingo da 19:00etan hasita. Abenduaren 17 arte, erakusketa astelehenetik zapatura egongo da irekia, 17:30etik 20:30era bitartean.  

Santa Barbarako gaztelua XII. mendekoa zela frogatu nahian, indusketak hasi dituzte Goikobalun

 Arrasate GAURKOAK

Arkeolan arkeologia Fundazioak indusketak hasi ditu Goikobalun. Bertan zegoen gaztelua XIII. mendekoa zela frogatzeko helburuarekin, aurkitzen ari diren mortero arrastoetatik, ikatz pinportak jasotzen ari dira. Azken urteetan Santa Barbarako beheko inguruetan aritu izan diren arren, oraingoan arkeologia taldeak parkeko puntu altuenean egin ditu indusketak.

Arrasate Musikaleko bandaren kontzertua

2016/11/20 12:30

Seber Altube plaza Arrasate |Musika

Arrasate Musikaleko bandak urteko egun hauetan ohikoa bihurtu den Santa Zezilia kontzertua eskainiko du Seber Altube plazan.

Arrasate Musikaleko eskolako haurren kontzertua

2016/11/18 18:30

Kulturate | Arrasate

Biolina, flauta, pianoa, oboea, txistua, akordeoia eta tronpeta izango dira ikus-entzun ahal izango diren instrumentuak. Ikasle gehienek bakarkako emanaldiak eskainiko dituzte, baina horiez gain,  Suzuki metodoa erabiliz biolina ikasi duten haurrek, txistulariek eta zurezko haize-instrumentuak jotzen dituztenek zenbait abesti eskainiko dituzte taldean.  

"La del Soto del Parral" zarzuela emanaldia

2016/11/25 19:30 - 21:30

Amaia Antzokia | Arrasate |Ikuskizunak

Saioetarako sarrerak, Amaia antzokiko lehiatilaz gain, Arrasateko udaleko eta Kutxabank-eko webguneetako online lehiatiletan erosi daitezke. 

"La del Soto del Parral" zarzuela emanaldia

2016/11/24 20:00 - 22:00

Amaia Antzokia | Arrasate |Ikuskizunak

Saioetarako sarrerak, Amaia antzokiko lehiatilaz gain, Arrasateko udaleko eta Kutxabank-eko webguneetako online lehiatiletan erosi daitezke.