Bertso saioa: Unai Gaztelumendi, Miren Amuriza eta Ana Labaka

2017/09/22 22:30

Arrano tabernan. Bergara |Bertsolaritza

Unai Gaztelumendi, Miren Amuriza eta Ana Labaka bertsolarien saioaz gozatzeko aukera egongo da irailaren 22an Arrano tabernan (22:30).

Bertan behera geratu da Bergarako Autorik Gabeko Eguna

  Ingurumena  Bergara

Bertan behera geratu da Bergarako Autorik Gabeko Eguna

Egubakoitzerako, irailak 22, eman dituzten eguraldi aurreikuspenak kontutan hartuta Udalak eta herriko ikastetxeek Autorik Gabeko Eguna ospatzeko antolatutako ekintzak bertan behera uztea erabaki dute: "Barkatu eragozpenak".

Bazkide berrien bila aurkeztuko du denboraldi berria BKEk

  Kirola  Bergara

Bazkide berrien bila aurkeztuko du denboraldi berria BKEk

BKEko futbol sailak martxan jarri du 2017-2018 denboraldirako bazkide kanpaina, Agorrosingo harmailak zalez bete eta klubari babesa emateko asmoz. Era berean, zapatuan Bergarako lehen taldeak Zarautzen aurka jokatuko duela aprobetxatuta, talde guztiak aurkeztuko dituzte partiduaren ostean, 18:30ak aldera.

Emakumeen mundu martxakoen deialdi irekia irailaren 23rako, kartzela zaharrean

  Gizartea  Bergara

Emakumeen mundu martxakoen deialdi irekia irailaren 23rako, kartzela zaharrean

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak ikasturteko plana aurkezteko eta eztabaidatzeko deialdia irekia egin du zapatu honetarako, hilak 23, Bergarako gaztetxean. Bilera irekian bi puntu nagusi landuko dituzte: protokoloaren berritzea eta 2018ko topaketaren antolakuntza. Goiz osorako egitaraua antolatu dute.

Bilera irekia bihar, Bergararen 750. urteurreneko ospakizunetarako

  Gizartea  Bergara

Bilera irekia bihar, Bergararen 750. urteurreneko ospakizunetarako

2018an 750 urte beteko dira Bergarako udalerriak hiri-gutuna jaso zuela eta urteurren esanguratsu hori aprobetxatu gura dute datorren urterako jarduera eta ekimen bereziak antolatzeko. Hala, Udalak bilera irekia deitu du herritarrei zein herriko elkarte guztiei irailaren 20rako; osoko bilkuren aretoan, 18:00etan hasita.

Irailaren 22a, autorik gabeko eguna Bergaran

  Ingurumena  Bergara

Irailaren 22a, autorik gabeko eguna Bergaran

Mugikortasun Astearen barruan, autorik gabeko eguna ospatuko dute egubakoitzean, irailak 22, Bergaran. Goiz osoan zehar jolas guneak eta tailerrak izango dira ikastetxeetan eta plazan eta 17:00etatik 20:00etara puzgarriak izango dira San Martin plazan. Herribusa doakoa izango da egun guztian.

Kaixo, Amaia.
Bat nator egin duzun irakurketarekin. Bagabiltza parekidetasunaren gaiari merezi duen garrantzia ematen. Egin dut aldaketa.
Eskerrik asko.

Erantzuna | Eskuz zein palaz, pilota protagonista sanmartinetan

Sanmartinetako pilota jaialdia argazkitan

  Kirola  Bergara

San Martin jaien barruan izandako pilota jaialdiko irudiak.

»» Ikusi argazki guztiak (29)

Karra Elejalde Leintz Gatzagan izan da, pilota txapelketako sariak emateko

  Kirola  Leintz Gatzaga

Gaur, irailak 17, jokatu dira aurten ohi baino beranduago amaitu den Dorletako Ama Pilota Txapelketako finalak. Aurten gonbidatu oso berezi bat ekarri du Mauri Zubillagak sari banaketara, 14 urte bete arte Leintz Gatzagan bizi izan zen Karra Elejalde. Azken bi urteetan ezin izan da etorri, baina aurten ez du hutsik egin.

Eskuz zein palaz, pilota protagonista sanmartinetan

  Kirola  Bergara

Eskuz zein palaz, pilota protagonista sanmartinetan

San Martin jaien barruan jaialdi interesgarria izan zen atzo, irailak 17. Eskuz zein palaz eta kadete zein nagusien mailetan, hiru partidu jokatu ziren Udal Pilotalekuan. "Iazko jaietan antolatu genuen lehen aldiz eta aurten Udalak eskatu zigun berriro ere antolatzeko, ekimen interesgarria delakoan. Atzo, baina, ez zen jende asko etorri", adierazi du atzo epaile lanetan aritu zen Reyes Azkoitiak.

Bergarako helduen danborrada, orain arteko jendetsuena

  Gizartea  Bergara

Orain arteko helduen danborradarik jendetsuena izan da aurtengoa, 560 danbor-jole ingururekin. Euriaren beldur, ibilbide motza egin zuten eta amaieran, San Martin Agirreren gurutziltzaketaren errepresentazioa egin zuten. Jendetza elkartu zen bi ekitaldiak bertatik bertara jarraitzeko.

Pitxi Herreroren omenezkoan, Arrasate nagusi Ordiziaren aurrean (29-28)

  Kirola  Arrasate

Pitxi Herreroren omenezkoan, Arrasate nagusi Ordiziaren aurrean (29-28)

Atzo, irailak 16, jokatu zen Pitxi Herreroren omenezko txapelketa Arrasateko Iturripe kiroldegian. Hamar memorial jokatu ostean, azken hiru urteetan Arrasate Eskubaloi Taldeko maila guztietako taldeek hartu izan dute parte. Beraz, atzo bi partidu jokatu ziren goizean eta beste bi arratsaldean.

Elkartasun Eguneko manifestazioa argazkitan

  Politika  Arrasate

Jende asko elkartu da euskal presoen aldeko Elkartasun Eguneko manifestazioan.

»» Ikusi argazki guztiak (16)

"Egoerak horrela jarraitzen duen bitartean Elkartasun Eguna antolatu beharko dugu"

  Politika  Arrasate

Euskal preso eta iheslarien aldeko Elkartasun Eguna, herritarren erantzunari dagokionez, arrakastatsua izan da antolatzaileen esanetan. Hala ere, berriro ere antolatu behar ez izatea da euren helburua; Biteriko umeen txokoa, herri bazkaria –170 lagun elkartu dira– eta tabernetako kontzertuak giro onean joan dira. Egitarauaren amaitzeko, eguneko ekitaldi nagusia izan den manifestazioan ere jende asko elkartu da.

Simon Arrieta pintura lehiaketan bikoiztu egin da iazko margolarien kopurua

  Kultura  Bergara

Simon Arrieta pintura lehiaketan bikoiztu egin da iazko margolarien kopurua

San Martin jaien barruan urtero antolatzen den Simon Arrieta Pintura Lehiaketan, Joana Soldevilla (Viana, Nafarroa) eta Josemi Arranz (Erandio, Bizkaia) izan dira irabazleak. Herriko margolari onenaren saria Maite Azkargortak irabazi du.

Gure Esku Dago: "Bideak bide, guk ere gure buruaren jabe izan nahi dugu"

  Politika  Debagoiena

Gure Esku Dago: "Bideak bide, guk ere gure buruaren jabe izan nahi dugu"

Gure Esku Dago ekimenak deituta, manifestazio jendetsua egin da gaur Bilbon, Kataluniako herriari eta urriaren 1eko erreferendumari elkartasuna eta babes mezua zabaltzeko, "era baketsuan, alaian eta lasaian". Mobilizazioan parte hartu dute Euskal Herriko eragile sozial politiko eta sindikaletako ordezkari ugarik ere, eta tartean hainbat debagoiendar izan dira.

Bergarako frontoia bete eta hunkitu egin da bandaren kontzertuan

  Kultura  Bergara

Bergarako frontoia bete eta hunkitu egin da bandaren kontzertuan

San Martin jaietako Udal Musika Bandaren kontzertua pilotalekuan egin behar izan dute eguraldiagatik. Emanaldiak une hunkigarriak utzi ditu; adibidez, banda San Martinen ereserkia jotzen ari zela, Alfredo Gonzalez Chirlaque zuzendariak buelta eman eta ikus-entzuleak kantuan jarri dituenekoa.

Bergarako musika bandaren kontzertua, 2017ko sanmartinetan

  Kultura  Bergara

San Martin jaietako klasiko baten den Udal Musika Bandaren kontzertuak ez du hutsik egin aurten ere.

»» Ikusi argazki guztiak (19)

Elkartasun Eguna: umeen txokoa, bazkarirako prestaketak eta tabernetako kontzertuak

  Politika  Arrasate

Elkartasun Egunaren bigarren asteburuan egun osorako eta adin guztiendako egitaraua izango da gaur. Goizean Biteri plazan umeendako tailerra jarri dute eta bertan egingo duten bazkarirako prestaketa lanekin hasita zeuden hainbat boluntario. Hainbat tabernetan kontzertuak izango dira eta 19:30ean euskal preso eta iheslarien aldeko manifestazioa Herriko plazatik hasita.

»» Ikusi argazki guztiak (37)