Pello Garitano

Erabiltzailearen aurpegia

Pello joan zaigu. Denon laguna, xume eta maitagarria, beti herrigintzan. Jende askorentzat eragile, ikur eta eredu, zure indarra eta kemena eskainiz. Jaietan adineko egoitzan irribarrea jarriaz.

Haurrekin, berriz, bazenuen sentsibilitate berezia, Hamelingo txirulariaren pare jarraitzen zintuzten eta Poligonoko haurren danborradan benetako ikur bihurtu zinen.

Ezin ahaztu Altzasu elkartean ere denen batutzaile zinela. Gaztaina erre haietan beti haurrez inguraturik nola esaten zenuen, "eragin danbolin horri", txispak ateraz, gustura asko denok.

Erreferente arlo askotan izan zinen: presoekin, txirrindularitzan, danborradan, abesbatzan... Benetan emankorra zinen.

Pandemia garaian ere, auzoa alaitzen eta batzen. Pentekosteak tarteko zirela, Bitorianatxo ere atera zenuen, gora eta behera hor ibili zenuen, auzoan parte hartuaz eta Arantxarekin zure balkoian musikak lagunduta balsa dantzatuz.

Azkenik, pentsiodunen astelehenetako elkarretaratzean biltzen ginen. Hor ere, zure duintasuna erakutsiz.

----------

Itziar Usandizaga

Bergara

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.