Eskerrik asko, Debagoiena!

Erabiltzailearen aurpegia

Eskerrik asko, Bizikleta Martxari ongietorria egiteagatik.

Joan den maiatzaren 26an, asteazkena, Debagoieneko herriek, ilusio handiz, izugarrizko harrera egin zioten.

Bizikleta Martxako tropelak agerian utzi du mundialak direla.

Argi eta garbi erakutsi dute indartsu daudela, oso ausartak direla.

Ikusi ahal izan dugu zahartzaro aktiboa ondo uztartu dutela: kirola eta aldarrikapenak. Bejondeizuela. Eta zorionak!

Baita larunbatean Donostiara manifestaziora joan zinetenei: eredu zarete! Nahiz eta izurrite egoeran egon, ausartu eta bat egin duzue solidarizatze konpromisoekin.

Eta, nola ez, eskerrik asko pentsiodunei, herritarrei, eragileei, komunikabideei eta instituzioei, babesa eta laguntza emandako guztiei. Mila esker.

----------

Itziar Usandizaga

Debagoieneko Pentsiodunen Batzordearen izenean

Bergara

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.