Pentsiodunak plazara!

Erabiltzailearen aurpegia

Badira hilabete batzuk jubilatuok eta pentsiodunok gure aldarria kalera ateratzen hasi ginenetik. Hala nola pentsio publiko duinak, gutxienezko pentsioa 1.080 euro, gizarte segurantza propioa, osasuna ziurtatzeko neurriak hartzea...

Hau gutxi ez, eta COVID19ak sortutako izurriteak gure kolektiboak dituen beharrak areagotu egin ditu; maskarak osasun txartelean sartzearen beharra, esaterako. Horregatik, bizi dugun egoera hau ezin da aitzakia izan gure elkarretaratzeak ez egiteko.

Horrenbestez, oporren etena igarota, astelehenetako elkarretaratzeak irailaren 7tik aurrera berriz berrabiaraziko ditugu, eguerdiko hamabietan, herriko plazan.

Elkarretaratze hauek osasun bermeekin egiteko segurtasun neurriak hartu ditugu. Horregatik, maskarak erabiliko ditugu eta distantzia neurriak zainduko ditugu.

----------

Itziar Usandizaga

Bergara

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.