Begi orori dario egia

Erabiltzailearen aurpegia

Udalaitzen gaineko apustuaren istorioan bik egin dugun elkartze ariketara arrasatearrak, aretxabaletarrak, eskoriatzarrak, gatzagarrak, elgetarrak, antzuolarrak eta bergararrak ere batuko bazinete, debagoiendarron begiek Udalaitz nolakoa ikusten dugun osatuko genuke.

Egia osora hurbilduko ginateke, eta Debarroaz gaindi Elorriora ere gerturatzeko gogoa piztuko litzaiguke, egia borobilaren bila. B-egia B-oro-bil-a.

Telesforeren garaian Maltzagan ez zegoen biribilgunerik. Bidegurutzeak zeuden.

Hor, agian, metaforaren zaharkitzea erakusten duen elementu bat.

Berak bidegurutzean banaketa irudikatzen zuen. Bueltarik gabekoa, itxura batean.

Ti-tau ezker ala eskuin erabaki behar gurutzera iritsi bezain laster.

Horregatik ekarri nahi dut Maltzagatik O sinboloa metafora berrira.

Orain, gehiago gara hara eta hona, eta, zentzu horretan, lasaiago gabiltza, biribilguneari esker.

Ezker-eskuin zalantza eginez gero, behar beste buelta eman genitzake, behar dugun noranzkoa, zentzua, hartzeko.

Aldea da, gero!

Izozte egoeratik ur egoerara pasatzea bezalakoxea.

Trafikoa errazago, arinago, naturalago doa.

Arrotzen fluido erabili ohi dugu; gure arbasoek urezko edo esango liokete, agian, jario natural horri.

Hortik, agian, Zygmunt Baumanen gizartea likuatzen doan teoria, estruktura solidoak, eraisten.

Hor kokatu genezake Telesfororen egitasmoaren porrota, diktadura osteko ataka hartan.

Hauteskundeak gainean ziren, eta ti-ta erabaki behar izan zuten estruktura solidoek.

Batak ezker, besteak eskuin.

Haustura, gaizki-ulertua, izotza, aurretik zetorren, eta ez zuten biribilgunerik izan ataka hari alderdi guztietatik orok begiratu eta zentzuzko noranzko partekatu bat lantzeko, urtuz.

Ongietorria, ba, oro bilduko gaituen agertokiari. Borobilean arazoari so egin eta, bakoitzaren ikuspuntua besteekin partekatuz, denaren, osotasunaren, kontzien

----------

Iñaki Idigoras Igartua

Oñati

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.