Mahonero Asteburua eta Aspanogi

Erabiltzailearen aurpegia

Eman diogu amaiera beste denboraldi zirraragarri bati Mahonero Asteburuarekin. Aurtengo edizioa benetan berezia izan da, urteetan gogoratuko duguna. Bazkalosteko Mahonero sariek eta Aspanogi zozketak momentu hunkigarri bezain ederrak utzi zizkiguten.

Erronka handia genuen esku artean, 10.000 euro lortzeko gogotik lan egin beharko genuela bagenekien, eta, azkenean, lortu dugu! Mila esker txartelak erosiz ametsa errealitate bilakatu duzuen bergarar zein kanpotarrei eta, bereziki, astero-astero futbol zelaian, Azokan zein pintxo-potean txartelak saltzen ibili zareten lagunei; mundialak zarete! Honen guztiaren gainetik, benetako saria da dena ondo atera dela eta Xabiren eta bere etxekoen irribarrea ikustea, eredugarriak momentu oro.

Klubeko jokalari eta entrenatzaileei, denboraldi osoan zehar emandako maila eta erakutsitako konpromisoagatik, astero gure alboan izan zareten familia eta bazkideei eta edozertan laguntzeko prest egon zareten boluntarioei eskerrak eman nahi dizkizuet. Nola ez, hirugarren urtez Mahonero Asteburua posible egin duzuen zuzendaritzako kideoi, senar-emazteei eta beti gure ondoan zaudeten lagunei, zuek gabe hau dena ez baitzen posible izango. Amaitzeko, zorionak eman sarituak izan zineten guztioi, denboraldi honetan zein urteetan klubaren alde egindakoagatik.

Datorren urteko Mahonero Astebururako atzera kontaketa martxan da. Bitartean, disfrutatu, oporren bueltan ikusiko dugu elkar. Aupa Bergara!

----------

Iosu Elorza Alberdi

Bergara Kirol Elkarteko presidentea

Bergara

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.