Idazlaguna programa martxan jartzera goaz

Erabiltzailearen aurpegia
Abenduaren 3an, Euskararen Egunean, aurkeztu genuen Irizar Jauregian Idazlaguna proiektua. Orain proiektua martxan jartzeko lanei ekingo diegu.

Aurkezpenean proiektuaren nondik norakoak azaldu ziren eta batez ere, aurrera begira emango diren urratsen berri eman zen.

Izen emateak oso emaitza onak izan ditu eta dagoeneko 125 komertziotatik gora eta 80 idazlagunetik gora daude izena emanda. Dena dela, oraindik ere izena emateko aukera zabalik dago eta interesa duenak Idazlagunaren fitxa bete dezake.

Baina orain guzti hau antolatzea tokatzen da. Horretarako denbora tartetxo bat hartuko dugu eta otsaila erdialdera egitasmoa martxan hastea nahiko genuke.

Aurrera begirako urratsak hauek izango dira:

1.         Idazlagunen informazioa osatu eta aztertu. Horretarako Idazlagunaren fitxa osatua gertatu dugu.

2.         Komertzio bakoitzari behin behineko idazlagunak izendatu.

3.         Idazlagunentzako informazio/formazio bilerak. Otsailaren 7an eta 11n egitea aurreikusten da. Idazlagun bakoitzak nahi duenera joateko aukera izango da.

4.         Komertzioetako informazio osatua jaso.

5.         Komertzio bakoitzari behin betiko idazlagunak izendatu.

Hala, beraz, oraingoz, lehen puntua betetzeko, urtarrilaren 16rakoIdazlagunaren fitxa osatua betetzea eskatzen dugu. 

Edozein zalantza izanez gero, Jardunera jo baino ez: 

    •    jardun@topagunea.com
    •    605 71 24 69 / 943 76 36 61

 

Jardun euskara elkartea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.