Inma Beristain: "Zorionak!"

Erabiltzailearen aurpegia Ima Beristain 2011ko eka. 13a, 17:37

Idatzi honen bitartez Antzuolako Bilduk zorionak eman nahi dizkizue Bilduk lortutako emaitza ikaragarrien parte izan zareten guztioi!

Maiatzaren 22an asko zegoen jokoan, bai  Antzuolan eta baita Euskal Herrian ere.

Ezkertiar eta abertzaleon elkarlanerako apustuak, Bilduren eskutik, ilusioa piztu du.

Eta guztion artean aurrera begirako oinarri sendoa jarri dugu.

Antzuolako hautetsiok oso kontziente gara eskaini diguzuen konfiantzaz eta ondorioz dagokigun arduraz.

Udaleko lantaldeak ahalik eta anitzenak izaten saiatuko gara, lortutako helburu edo emaitzak askoz ere aberatsagoak izan daitezen.

Antzuola herriari aurreranzko beste bultzakada bat emateko, guztiok parte hartzeko garaia da.

Gerturatu eta parte hartu!

Hobetu dezagun Antzuola!

---------------------------------

Inma Beristain
(Antzuolako Bildu)
Antzuola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak