35 urte eta aurrera!

Erabiltzailearen aurpegia

Txatxilipurdi, Ekin eta AED elkarteen izenean, eskerrik beroenak zapatuko urteurren jaia posible egin zenuten guzti-guztioi.

Denon artean lortu baikenuen eguna ezin borobilago irtetea. Ondo pasatzera zein lanera gogotsu etorri zineten bazkide eta euskaltzaleak, kafearekin lagundu zeniguten SUDC eta Danok Bat elkarteetako juntak, Udaleko brigadako langileak eta udaltzainak, Lexuri, Joana eta Sara artistak, irratsaioan parte hartu zenuten Gatxi, Hirune, Urri, Amaia, Aitor, Danel, Edurne, Ttak-eko kideak eta gazte txokoetako hezitzaileak, Arrasateko erraldoi, gaitero eta Udalaxpeko txistulariak, Lore Gazteak eta Arrostaitz dantza taldeak, Sei Pistols Eta Trabuko Bat, Ekiñe Casado, Osoron, Konpost... Arrasate euskalduntzen jarraitzeko ongarri onena dugu!

Bejondeigula eta aurrera!

----------

Itxaro Artola Lizarralde

AED, Txatxilipurdi eta Ekin elkarteen izenean

Arrasate

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.