Izaskun Arriaran (Aramaio): "Baina zelan esan leike!"

Erabiltzailearen aurpegia Izaskun Arriaran 2011ko ots. 17a, 16:17

"Ez da kexa askorik entzuten". 'Noizko?', herritarrek galdetzen duten gauza bakarra". Hau irakurri eta erantzun gabe geratu behar al dugu herritarrok?

Ez dela kexa askorik entzuten? Nork dio hori!

"Noizko?", esaten dute gidariek, herritarrek eta auzotarrek. Denak nekatuta eta gogaituta, hasieran behin-behineko zirudien plan batekin… Aramaioko auzoetatik pasatzen den errepidetik –estua, puntu askotan errail bakarrekoa, erreboltaz josia, zorua urratuta edo petatxuz estalia…

Auzotarrak: "Aspertuta…denbora guztian zaintzen ibili behar dugulako".

Tabernari eta dendariak: "Nekatuta nago protesta egiteaz, ez digute jaramonik egiten… banatzaile batzuk ez dira gehiago etortzen… aste bukaeretan gauetan igartzen da Arrasate aldetik jende askoz gutxiago etortzen dela…".

Langileak: "Orain buelta askoz handiagoa eman behar dut, eta gastu handiagoa ekartzen dit…".

Larrialdi kasuetan zenbat arazo… medikuak ezin heldu Aramaiora, anbulantziak galduta… momentu hauetan laguntza zain daudenak benetan sufritzen!

Eta abar, eta abar.

"Herritarrok bakarrik galdera bat daukate: 'Noizko?". "Herritarrok haserre jarraitzen dute".

Nola? Herritarrok daukate eta dute! Herritarrak ez gara denok, ala?

Beraz, herritarrok haserre jarraitzen dugu eta galdera bat daukagu!

Noizko?

Azal dezagun herritar guztiok barru-barruan sentitzen dugun inpotentzia eta haserrea! Dirudienez ez gaituzte entzuten eta! Nahikoa da!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak