"M. Altunan eskubideak borrokatzen!"

Erabiltzailearen aurpegia

Zerbait aldatu nahi bada, elkartu eta hau borrokatu behar dela argi ikusi da...

... Bergarako Miguel Altuna institutuko ikasleon artean.

Greba eskubidea badugula erakutsi behar dugu, eta hau defendatu.

Gure greba orduak ezin daitezkeela "falta" soil baten neurrian konparatu, eta institutu honetan greba bati jartzen zaion "pira kolektibo" izaera salatu behar dugu.

Institutuko delegatu guztiek eta ikasleon gehiengoak eskatzen dugunari behingoz kasu egin eta gai honi behar zaion seriotasuna emanik, hau mahai gainean jartzea eskatzen dugu berriro ere, ikasleon hitza errespetatuz!

Honen bitartez, borroka horri gure babesa eskaini nahi diogularik.

Ikasle borrokaz eskubideak lortu!

------------------------------

Izaro Arizabaleta
(Bergarako Ikasle Abertzaleak)
Bergara

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.