Molde berriak eta freskoak

Erabiltzailearen aurpegia

Arantza Santestebani entzundako hitzek eman didate zer pentsatua.

Bera ezkerraren antolakundeez-eta ari da, baina nik euskalgintza izan dut buruan: erakundeak berritu behar dira, ez zerotik hasiz, hala ere. Nondik gatozen, zein estrategia ditugun... horietatik abiatuta. Diskurtso politikoaz dio behar dugula haize freskoa. Euskalgintzatik halatsu bizi dut nik. Eta jendea konbokatzeko ohikoak diren jokamoldeez –turuta bidezko deiak-eta–? Gutxienez, zalantza sortzen dutela aitortu beharko dugu.

Santestebanek dioen moduan, "argudioak behar dira, behar da informazioa eta bereziki hartzailea ez dela pasibo hiperideologizatua ulertzea".

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.