112 elkarrizketa; 240 albiste

Erabiltzailearen aurpegia

Herri-politikariak urduri. Berriak direlako, lehen aldia kameren aurrean, barruko lanetarako hobeak... eta ardura handia delako.

Hala ere, borondatea ikusten dut gehienengan, eta miresten ditut. Kazetaritzan ere urduri. Kolore askotako begiek ikusten gaituzte, elkarrizketak aztertzen dizkigute... eta ekipo osoa dago arduratuta lana ondo atera dadin.

Ez dira hamaika bailara egongo alkategaiak ezagutzeko halako aukera izan dutenak: Goienan 112 elkarrizketa egin ditugu bederatzi herrietako alkategaiekin. 240 albiste. Twitter, Facebook, mahai-inguruak hiru herri handietako alkategaiekin... Alkategaiak gerturatu dizkizuegu, ezagutarazi. Zuena da aukera orain.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.