"¿Atravesar el puente?"

Erabiltzailearen aurpegia

Seguru pasa zaizuela. Sano-sano autoaren barrutik ertzainari: "¿Para llegar a la cima tendría que atravesar ese puente?". Eta erantzuna: "Ba bizkorrago helduko zara ezkerrerantz hartu eta aurrera eginda".

Glups! Glups! Lehen irakaspena galdetzailearendako: ez zait berriz gertatuko. Lehenengo berba euskaraz. Bigarren irakaspena entzule zarenetan: erdaraz galdetu dizunari euskaraz erantzunda galdera egin duen horren jokabidea bistaratzen da eta balio du hizkuntza hautua kontzienteagoa egin dezan hurrengoan.

Galdetzailearendako eta erantzuten duenarendako jokabide gozoa, pentsarazten duten horietakoa eta garen horretan zentratzeko balio duena.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.