Abdikatu

Erabiltzailearen aurpegia
Eta hasi gara euskaraz zelan esango litzatekeen... Horrela... bestela... Eta zast! Marimaistrarekin akordatu! "Erabiltzen den euskara da euskararik onena", dio beti.

Eta ni akonplejatua, zalantzati... Eta buruari bueltaka ea zelan garbi esan abdikatu...

Konturatu naiz, horraitio, abdikatu esateko modurik onena horixe dela: abdikatu. Gure euskara maileguz josita daukagu barren! Gainera, Hiztegi Batuan agertuko ez balitz ere balioko luke, baina hara non hortxe dagoen alfabetoko lehenengo letrarekin hasten diren berba guztiekin batera.

Abdikatzeak ez dizkit ez begiak odoletan jarri; ez, behintzat, erregea ikuste eta izate hutsak jartzen dizkidan beste.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.