Behin-behineko bizitzak

Erabiltzailearen aurpegia

Batzuek bizitza maileguan dugu, bizimodu prekarioa: azken finean, behin-behinekoz bizi baikara. Eta azalduko naiz

Azken hilabeteetan, urteak esango nuke, narratiba faxisten gorakada bizitzen ari gara, ultraeskuindarrena. Lehen politikoki okerra zena orain esatea baimenduta dago. Eta esaten da.

Eta zein da narratiba hori, zeintzuk mezu horiek? Edo, hobeto esanda, nori zuzenduta daude?

Bada, maileguz bizi garenoi. Behin-behineko eskubideak ditugunoi.

Emakumeak; homo/les/ trans/+; etorkinak; pobreak…

Edo txarragoa: imajinatu etorkina, emakumea, lesbiana eta txiroa zarela. Sutara.

Baina ez lasaitu hainbeste, ez da bakarrik identitate kontu bat. Faxismoak ere badaki, besteak beste, gorriek eta separatistek traba egiten dutela. Beraz, zailagoa oraindik, aurrean esandako ezaugarri guztiak elkartu eta… bingo.

Horregatik guztiagatik, gizon zuria bazara, hemengoa, heterosexuala, aberatsa, moderatua edo eskuindar samarra, eta independentista ez bazara, urduritasun puntu bat bakarrik komeni zaizu. Albo-kalteak gertatu daitezkeelako, batik bat.

Baina, kontrara, horietakoren bat –behintzat– bazara, pentsa ezazu zure bizitza maileguan bakarrik dagoela, maileguan bakarrik duzula.

Are gehiago, haiek nahi ez duten hori guztia –edo ia guztia– bazara, oso urduri jartzea gomendatzen dizut. Ni, behintzat, halaxe nago.

----------

Ion Albizu Gonzalez

Aretxabaleta

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.