"Atxabaltan kanpaiek die' joan da eta"

Erabiltzailearen aurpegia

Joan dira gure jardunaldiok; hilabete osoan eroso sentitu gara Arkupen.

Lastima, ez genuen Txalaparta-rekin aretoa beteta ikusi, ikuskizunak merezi zuen eta.

Jardunaldi ederrak, oihartzun handikoak, ondo osatuak; erakusketa duina; zapatukoa, ikaragarria. Ez dira gure berbak, baina guk geuk ere hala-moduz bizi izan ditugu.

Eskerrik asko eta urte askotarako, Arkupe, guk eskura eduki dugun guztia aretxabaletarrok luzaroan eduki dezagun. Belar meta, kalean agertu gaituzuelako. Hirusta, gure erakusketa hartu-emaneko bihurtzeagatik.

Eskerrik asko, Iturralde, Goikoetxe, Basabe, Etxebarri, Muru eta Etxezuri, zeuen sagardo eta gazta onenei esker jardunaldion hasiera handia, goxoa eta jendetsua izan genuen eta.

Mila esker, Ibaigain, Uratzalde, Murualde, Urbaltz, San Cristobal, Eguzkialde eta Basotxo elkarteak, La Brasileña, Iosu harategia, Aretxabaleta okindegia, Kaiku eta Ederlan, lagundu egin diguzuelako.

Ricardori, egun batzuk guretzat izan dituzulako. Katalini, kartel berritzaile horregatik. Juleni, erlojua zaintzen dakizulako. Gurutzeri, oroigarri polit horiengatik. Aitor eta Oierri, gurekin bat egin duzuelako.

Arrasateko irratizaleak, Aike_Acra, ezezagunak izatetik oinarrizko bilakatu zinetelako.

Eskerrik asko, Urkulu bueltako auzotarrei, gu eramateagatik, eta oraingoan, batez ere, larrinoarrei: Martzelina, Anjel Mari, Sabino, Jesus Mari Moriko, Ana… zuenean atea jo baino ez dugulako izan.

Senideoi, beti hor egon zaretelako.

Eta, nola ez, guk proposatutako ekintzetan, egun baten ez bada bestean, parte hartu duzuen guztioi, gure egitaraua zuek bete duzue eta.

Zuek guztiok izan ez bazinate, gure jardunaldiok ez ziren hainbestekoak izango.

Nahi gaituzuenerako.

------------------------------

Gorka Madinabeitia, Pedro Azkargorta, Julen Abasolo eta Beñat Abasolo
(Arientzako Kanpai Jole Eskola)
Aretxabaleta

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.