'PNV style'

Erabiltzailearen aurpegia

PNVk, egia absolutuarekin eta goitik begiratuz hitz egiten duen alderdiak, galantak bota zituen lasai asko aurreko igandean.

Bertan, ezjakintzat jarri zituen beren bidea edo helburua zein den dudan jartzen dituztenak, autonomia edo independentzia. Ni ere talde horretan kokatzen naiz, ba! Duda galanta daukat PNVko buruzagiek zer nahi duten beren Euskadirentzat. Azken urteotako bideari erreparatzen badiogu, espainiarren besoetan gustura egon diren ustea daukat. Urteak daramate Euskal Herriaren izatea zapaltzen dutenekin, PPrekin eta PSOErekin, akordioak eta paktuak egiten. Lege ankerrak bultzatzen dituztenei hauspoa ematen, behin eta berriz. Ikusi izan ditut txakolinez bustitako hitzaldietan eta alderdi egunetan aldarri independentistak egiten, baina egunerokotasunean… negozioa eta lege zaharra! 

Eta egunerokotasun horri erreparatuz ikusi ahal izan dugu nola leporatu eta gero bortizki atxilotua eraman duzuen Jone. Inbestigazioa zuek hasi, espainiar agintariengana jo eta gero, haren esanak bete. Gogo biziz bete, gainera. Bi hitzetan esanda: bortizkeria galanta. 94 urteko andre bati hanka eta eskua apurtu, debekatuta dauden porrak erabili, golpeak… 

Hau al da zuen Ertzaintzaren modelo berria? Herritarrengandik gertu diozuenean, halako gertu esan nahi duzue? Hauek al dira esaten zenituen fatxak?

Ba, horixe, Ortuzar, ezjakinez beterik dagoela Euskal Herria, baina zu moduko listopasauez aspertuta dagoenik ere bada.

----------

Garikoitz Iturbe Etxebarria

Aretxabaleta

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.