Kezkaturik nago

Erabiltzailearen aurpegia
Azken boladan zaborrak hartu duen dimentsioak kezka eta pena sorrarazten dit.

Hainbeste ika-mika eta borrokak inora eramaten ez gaituela uste dut. Lasaitasun pixka batek falta egiten duelakoan nago. Hala ere, pozik nago gaia errotik hartu eta lantzen ari garelako. Modu batera edo bestera, sistema baten edo bestearen alde egon, birziklatzeko kontzientzia areagotzen ari delako. 

Baina hasieran esan dudan bezala, kezkatuta nago. 

Nork bere etxean ohitura aldaketa eta konpromiso txiki batzuk hartuz lortu ditzakegun onurak ikusita ere, honelako zalaparta eta erresistentziak sortzeak tristatzen nau. 

Gaika ahalik eta material gehien bereizita batuz, zabortegien eta errauskailuaren auzia konponduko litzateke. 

Horrez gain, ingurugiroaren eta hauek kokatuta dauden inguruko herritarren osasunaren alde zerbait egingo genuke. 

Horregatik, horrelako zalapartak tristatzen nau.

6 urte egin ditugu Aretxabaletan 5. edukiontziarekin eta orain arte lortu ditugun emaitzak ez dira batere onak izan. 

Orain gutxi arte, 300 familia inguruk bakarrik erabili dugu ontzi marroia eta edukiontzi berdeak tripa betea izaten du egunero. 

Ikusirik beste herri batzuetan ohitura aldaketa batzuk hartzeak sortu dituen onurak edo luzera sortu ditzakeen onurak, ez al duzu uste ahalegin bat egitea merezi duela? Niri ere aldaketek beldurra eta ezinegona sorrarazten didate, baina ingurugiroaren onerako bada, ahalegin guztiak zilegi direla uste dut. 

Eman diezaiogun aukera bat atez ateko sistemari.

----------

Garikoitz Iturbe Etxebarria

Aretxabaleta

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.